Ortuellako euskal jaiak jada hasi dira. Eta iazko urtean bezala, Udalak, eta PNV-ek beraien neurrirako egindako jaiak izango direla uste dute. Euskal jaietako batzordean gertatzen dena lotsagarria da. Bilera eskas bi besterik ez dituzte egin Euskal jaiak antolatzeko, eta bertan erabakitakoa ez dute bete, parte-hartzea oztopatuz. Euskaltzaleon nahia eta borondatea zapaltzen, Oskar Martinez, Ortuellako alkatea eta Agurtzane Mugica, euskera "zinegotzia" programa moldatu eta erdarazko ekitaldiak ere sartu egin dituzte.

ORTUELLAKO EUSKAL JAIAK 2006 EGITARAUA

Urriaren 5a, OSTEGUNA

11:30ean Euskal Jaien hasierako ekitaldia Otxartaga Plazan: Ortuellako eskola-umeek euskararen alde egindako marrazkiak horman jarriko dituzte.

12:00etan   Antzezlan musikala Udal Pilotalekuan: ANE MONNA, OSKOLA eta KARRAMARROI: “Amama Pantxikaren altxor ezkutua!

Urriaren 6a, OSTIRALA

12:00etan Gorbea Aretoan, JOXE MARI KARREREren kontakizunak DBHko ikasleentzat.

21:00etan Gorbea Aretoan, J.C. PEREZen kantaldia.(Taldea hau ez du inork ere proposatu)

23:00etan Ortuellako YAMBALA Taldea, djembe-joleak, Udaletxeko Plazan.

24:00etan BESTE BAT erromeria taldea Udaletxeko Plazan. (Taldea hau ez du inork ere proposatu)

Urriaren 7a,LARUNBATA

11:00etan Txirrindularitza martxa 0-13 urte bitarteko umeentzat, Udaletxeko Plazatik abiatuta. (ERDARAZ?)

11:30ean Kalejira txistulariekin.

18:30ean Kurrilo Ankapalu Taldekoek, trikitilariekin batera, kaleak alaituko dituzte: Udaletxeko Plazan; Familia Sakratuan; (?) Otxartaga Plazan.

20:30ean Udal Pilotalekuan, “Iparraldean Behin” dantzaldia.

24:00etan SAGARROI eta DESOREKA taldeen kontzertua Udaletxeko Plazan.

Urriaren 8a, IGANDEA

11:30ean Otxartaga Plazan, herri-bazkarirako aulki, mahai eta zamauen banaketa(hau al da jaietako ekitaldi bat????).

Indaba Lehiaketarako izen emateak.

11:30ean Kalejira txistulariekin.

12:30ean Erraldoien Kalejira gaiteroekin batera.

3:00etan Udaletxeko Plazan, Harrizulatzaileen Banakako VI. Txapelketa.

14:00etan Lehiaketarako prestatutako indaben aurkezpena.

14:30ean Herri-bazkaria.

17:00etan Gazte Olinpiadak Udaletxeko Plazan.(Ekitaldi hau, koadrilen arteko harremana sendotzeko eta parte hartzeko dena, Gazte Asanbladak eta Harri-Amak kultur elkarteak antolatuta dago. Udaletxeak ez du honetan parte hartu. Beraz, programan sartu dute egitaraua betetzeko, bi taldeen baimena barik)

18:00etan URI-OSTE Dantza Taldearen ikuskizuna.

19:30ean Udal Pilotalekuan bilbainadak GAUPASA taldearekin.(ERDERAZ!!!)