Gaur eguerdi aldera Ertzaintza sartu da miaketa egiten Muskizko Hariztkanda kultur elkartean. Herenegun hasi zen Guardia Zibila Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko hainbat elkarte eta herriko tabernatan "inbentarioa" egiten, espainiar Auzitegi Gorenaren aginduari jarraiki. Atzo Ertzaintzak hartu zuen lekukoa, eta gaur ere indar polizial hori ari da miaketak egiten.

Muskizen PNVko alderdiko jendea oldartu zaio Herriko Taberna aurrean zegoen jendeari, eta probokatu nahi izan diote bertara protestatzen hurbildu direnei.

Hainbat lekutan, istiluak sortu eta  zaurituak ere eragin dituzte. Indar polizial honen jarrera begibistakoa da, ezker abertzalearen kontra eta Madriletik aginduta handitasun eta probokazioa nagusi denean txapelgorrien aldetik.