Azaroak 16, mobilizazioa eguna
Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazio eguna deitu du heldu den azaroaren 16rako, azkenaldian izan diren “erasoak” salatu eta Euskal Herriarentzat baldintza demokratikoak aldarrikatzeko.
“Eraso guztiak gelditu. Baldintza demokratiko guztiak Euskal Herriarentzat” lelopean mobilizazio eguna deitu du amnistiaren aldeko mugimenduak hilaren 16rako. Egun horretan bertan, hain zuzen ere, Jarrai-Haika-Segi auziko epaien aurkako helegiteak aztertuko ditu Madrilen Epaitegi Gorenak.
Meatzaldean, TRAPAGARANen izango da mobilizaioa, arratsaldeko 8etan La Caixaren aurrean.



