Hauxe da Trapagarango gaztetxeko gazteek geure gain hartu dugun erronka. Azken garaiotan gaztetxearen inguruan sortu den indar metaketa ikusirik eta bertako gazteriaren antolakuntza txukunaz jabeturik, herri mailan oihartzuna izango duen ekimen zabal bat martxan jartzea erabaki dugu, TRAPAGARANGO GAZTE EGUNA alegia.

Zer da GAZTE EGUNA?

Gazte eguna herriko gazteriaren bilgune izan asmoz muntaturiko festa eguna izango da. Amesten dugun Trapagaran irudikatuko duen eguna. Hau da, gazteok gazteontzat muntaturiko festa alternatiboa.

 

Zeintzuk dira bere HELBURUAK?

 

  1. Herriko gazteriaren bilgune izatea.
  2. Herrian den gazte dinamika oro egun horretan Trapagarango kaleetan agerraraztea.
  3. Herriko gazteria antolatu eta jai honen antolakuntzari begira mugiaraztea.
  4. Gazteriaren partehartzea bultzatzea; jai partehartzaileen dinamika bultzatzea.
  5.  Herriko gazte gehienak euskaldun izanik, jai euskaldun eta herrikoiaren eredu izatea.
  6. Ekimena diruz autogestionatzea, horrela udal eta gainontzeko instituzioekiko menpekotasuna saihestuko dugu eta eguna antolatzeko geure askatasun finantzieroa segurtatu.
  7. Urtero errepikatuko den ekimen iraunkorra sortzea.

Beraz proiektu berria jada martxan da baina dudarik gabe amets berri hau errealitate bilakatzeko danon partehartzea beharrezkoa izango da. Horretarako bi astean behin, igandetan arratsaldeko 17:00tan biltzar dinamika jarri dugu martxan proiektua zehaztu, landu eta gauzatzeko. Egitasmoa zuen ideiei irekia da, beraz:

 

 

HURRENGO BILERAK : Trapagarango Basetxe gaztetxean
Abenduak 10 arratsaldeko 17:00tan
Abenduak 23 arratsaldeko 17:00tan
 
ANIMATU ETA GERTURA HADI!!
GAZTE HAIKA HADI TRAPAGARAN BIZIAREN ALDE!
MUGITZEN DEN HERRIAREN ALDE!!