Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak07-March-18 11:32 pm
Ezker abertzaleak martxoaren 31n aurkeztuko du hauteskundeetarako proposamena, BECen
Martxoaren 31n ekitaldi politikoa egingo du ezker abertzaleak BECen hauteskundeetarako proposamena aurkezteko.
Ekitaldi "jendetsua" izango dela esan dute, eta ezkertiar eta abertzale diren guztiei bertara joateko gonbidapena luzatu diete. IRUÑEA-. Iruñean egindako prentsaurrean, Maribi Ugarteburu eta Patxi Urrutiak Euskal Herriak bizi duen egoeraren "garrantzi politikoa" azpimarratu dute, "Badator udaberria. Badator Euskal Herri berria" lema atzean zutela. "Gure herriak garrantzi handiko uneak bizi ditu. Aukera historiko baten aurrean gaude. Esan dezakegu, huts egiteko beldurrik izan gabe, herri honek ez duela horrelako unerik ezagutu, hainbesteko garrantzi politikoa duen unea, gatazka politikoa gainditu eta pairatzen ditugun sufrimendu guztiekin amaitzeko unea", esan dute. Euskal Herriak gaur egungo egoera "kezkaz eta estutasunez", eta "prozesuan aurrerapen sendorik ikusi gabe" bizi duela adierazi ostean, ezker abertzaleak "gatazka gainditzeko soluzio demokratikoak bilatzea lehentasunez" planteatzen duela ohartarazi dute. Zentzu horretan, maiatzeko hauteskundeetan "prozesua indartzeko aukera" dagoela esan dute. Horrez gain, hurrengo bozek "apartheidarekin eta ilegalizazioarekin amaitzeko sekulako aukera" eskaintzen dutela uste dute. Bestalde, "oinarri sendoen gainean prozesua eraikitzeko ahalegin zintzoari ateak zabaltzeko" galdegin diote Madrili. "Herriaren aurrean indartsu agertu nahi dugu. Egitasmo politiko batekin konprometituta gaude, independentzia eta sozialismoaren alde, non instituzioetan ere eraiki nahi dugun egunez egun", adierazi dute.



