Korrika 15. honetan, aurreko guztietan bezala, Harri-Ama kultur elkarteak kilometro bat erosi du, holan aek-ri bere atxikimendua adierazten. Aurten, gure herritik astelehenean, hilak 26an pasatuko da, eguerdiko 1,30ak aldera. Korrika Intxaurditik ailegatuko da, eta herri osoa zeharkatu ostean Trapagaraneri emango dio lekukoa.

Ezkertzale eta abertzale guztioi animatzen zaituztegu korrikan parte hartzeko gurekin, eta zuen petoetan korrika egin ezin izango dutenen argazkiak eramatera era animatzen zaituztegu.

Argazkiak hartu, inprimatu eta petoan pegatu!!!!!

(sakatu argazki bakoitzaren gainean handiago ikusteko)

    

Animo eta…

korrika amnistiaruntz!…

korrika independentziaruntz!