Orri Nagusia, Gazteria07-June-7 2:07 pm
Gazte lokalatik kalera?? (ekarpena)
Gaur goizean OGA (Ortuellako Gazte Asanblada) batzartu egin da Ortuellako alkatearekin.
…ta noski berri txarrak emoteko, berriz ere, beren legeak eta errepresioa hartzen dute parte gure kontran. Itxi egin nahi digute gazte lokala eta ez dute nahi gazteri libre eta autogestionatu bat, gutxiago herriaren erdian horretarako inposatu egin digute gaueko 22:00tan egunero iztea. Zer nahi duzue gugandik?? PRAKAK JEIZTEA BETI BA EZ EZ ETA EZ EZ DUGU ETSIKO TA BOTATZEN BAGAITUZTE… KALERATZE BAT BESTE OKUPAZIO BAT!
ORTUELLAKO GAZTE ASANBLADAKO KIDEA




hau zer esan nahi du OGA=Ortuella Aurrera???
ez dut uste horrela izango denik, eta intentzio horrekin ez dela idatzi. Hori pentsatu nahi det, bestela asmo txarrarekin idatzi bada, Ortuella Aurrera eta OGA lotu asmoarekin idatzi bada, gaizki goaz.
Argi gera dadin gauz hauek ezin direla egin horrela. Erantzuna guztion artean adostu behar dugu.
Eta beste gauza argitzeagatik, Ortuellako Gazte Asanblada ez dago Okupatutako lokal batean, baizik eta Udalak lokala utzi zigun.
Blog honi ekarpen hau luzatu duen pretsona azalpen bat emon beharko du hurrengo asanbladan.
Comment by alain — 07-June-7 @ 3:30 pm
Lehenik eta behin, titularrean esaten den moduan, berri hau ortuella aurrera blog honen kudeatzailea ekarpen moduan jasota dauka. Beraz, ez da inondik inora blog honen egileen asmoa oga inorrekin lotzea. Ez gurekin, ez inorrekin. Bestetik, ekarpen hau sinatuta dator, ez gazte asanbladaren izenean, baizik eta gazte asanbladako kide baten izenean. Beraz, ez da ogaren erantzuna bezala hartu behar, baizik eta eritzi pertsonal bat bezala. Horregatik sinadura, eta uste dut nahiko argi agertzen dela.
Gazte asanbladako funtzionamendu asanblearioaren baitan eman beharreko erantzuna zuen eskuetan dago. Baina bakoitzak amorrua nahi/ahal duen moduan plazaratzen du.
Bestetik, gure asmoa beti izan da nahi duenak nahi duena idatzi dezala blog honetan, beti ere jakinda non idazten duen eta zertarako idazten duen. Zuk zeuk idatzi duzun moduan, beste askok egin dezakete inolako arazorik gabe.
Comment by Administrator — 07-June-7 @ 4:15 pm
tambien era un lokal municipal cuando el ayuntamiento lo mantenia vacio y decia que no tenia lokales para la juventud
y cuando lo cedio y no negocio ningun tipo de horario ni reglamento
que pasa que se actua a golpe de coyuntura o es la forma que tiene el alcalde de dar respuesta a la juventud de ortuella, sera que estan llevando a cabo el plan joven y no nos emos dado cuenta
Comment by joseba — 07-June-11 @ 12:08 pm
Dudarik gabe Ortuellako udalak harturiko jarrera hau aurrez gaizki definituriko akordio baten ondorio da. Udala eta OGAk ez dituzte gauzak adosten, udalak noski bere ikuspegia inposatzen du, bera baita lokaleko jabe. Aurrerantzean uste dut Ortuellako udalak poliki poliki ildo honetatik segituko duela, OGAren lana oztopatuz eta bere eskuan dagoena eginez bere eskuetatik aldentzen diren mugimendu guztiak desagertarazteko nahiarekin.
Hau jakinik, OGAren jarrera garbia eta sendoa izan behar da. Ez da konfrontazio zuzenean sartu behar ezta erantzuneko dinamika batean.
Bere proiektuak eta ekintzek indarra hartzen duten neurrian udalak zailago izango du Gazte Lokala ixten. Beraz nire ustez OGAk bere ekintzetan mezu argia zabaldu behar dio Ortuellako jendarteari: “Ortuellak gazteentzako lokal publikoak behar ditu, baina gazteok gestionatuak!” Behar hau zabaltzea da benetan herriko jendarte aldaketan eragitea eta ondorioz gure espazio askea irabaztea. AURRERA OGA!! EKIN LANARI!!
Comment by atturri — 07-June-11 @ 5:53 pm