Bertan, Euskal jaien inguruko proposamenik egitea planteatzen da. Zuek proposamenik euki ezkero, hemen bertan (erantzunak kutxatxoan) idatzi ahal dituzue, eta guk Euskara batzordearen teknikoari, Karlosi, helaraziko dizkiegu. Proposamenak egiteko azken eguna, uztailaren 22a.
Animatu eta proposatu!!!
Azken Euskara batzordearen akta.
Azken Euskara Batzordean adostu bezala eta gure hurrengo bilera irailean izango dela kontuan hartuta, jaien egitaraua lantzen hasiko gara denon proposamenak, iritziak eta bozkak jasoz.
Aipatutako Euskara Batzordean honako ondorio nagusi bi atera genituen:
- Euskal Jaietan azken urteotan izandako partehartzea gainbehera etorri dela eta honi buelta ematea zaila izango dela.
- Umeei zuzendutako jardueretan diru gehiago gastatu behar dugula, arrakasta edo ziurtatuago dago eta.
Orain arteko proposamen zehatzak:
1. Bileran egindako proposamen zehatz bakarra Txan magoa ekartzea izan zen.
2. Nik beste hau luzatuko dizuet: "Kanpanolue" izeneko antzerki musikala (izugarri ondo dagoela esan didate eta), eta artxibo batean txertatuta dagoena.
3. Bestalde, Trapagarango Erdixka Lauetan taldeko Josebak deitu dit eta inolako konpromiso barik urriaren 7a (domeka iluntzean edo) ipini dugu aukera moduan.
Ondoko proposamena osatzeko epea zabalduko dugu orain eta mesedez, parte hartu zuen proposamenak, iritziak eta bozkak bidaliz (uztailaren 5etik 22ra arte emailen bitartez):
Euskara Zerbitzuan urriaren 4tik 7ra bitarteko aurtengo Euskal Jaietan hauxe pentsatu dugu: egunero gai monografiko bat lantzea. Esaterako: Euskal Herria, itsas herria, mahats herria, meatz herria, ipar herria (Iparralde Eguna),… edota umeen eguna, gazteen eguna,…
Ideia garatzeko adibide bat ipiniko dizuet: Urriaren 5a, barikua: "Euskal Herria, itsas herria". Egun hau osatzeko, besteak beste, honako hauek sar genitzake egitarauan:
- Jon Maia bertsolari, musikari eta abenturazalearen hitzaldia: "Apaizak obeto" Ternuarako espedizioa baleontzi batez.
- "Portuko Koplak" korrika kulturalaren barnean aurkeztutako ikuskizuna: Kirmen Uribe idazle-olerkaria eta Mikel Urdangarin abeslariaren eskutik
- Sardina jana: herrikoia eta doanekoa.
- Etab.




proposamen bat izan litzakete
euskaraz egineko kaleko antzerki txapelketa bat
txapelketa edo erakustaldia
Comment by JOSEBA — 07-July-5 @ 7:14 pm
ba ni nahi nukena denok berba eiteko euskaraz ba hiztegitxo bat eitea ta banatzea herritik edo txosnetan danok “dakitenok ta ez dakitenak ” egiteko elkar. Ere herri kiroleko erakustaldi bat edo egin ahal zen. besterik gabe, gorantziak adolfo
Comment by urioste — 07-July-5 @ 11:28 pm