Umore apur bat, herri nahasi honetan
Tasioren irudiak aspalditik jarraitzen dugun GARAko irakurleek, jakin badakigu gehienetan komikigile honek beti (ia beti) oso kritika zorrotzak egiten dituela ezkerreko ikuspegi zabal batetik. Oraingo honetan, Lizartzako auzia ekarri digu begi bistara, eta azterketa politiko sakonen ganetik, oraingoen ere bete betean asmatu du. Eta ez da herri bakarra kasu berdin hori pairatzen duena. Ortuellan bertan, gu ere zinegotzi bat baitdaukagu egoera berdinean, Euskal Herriko beste herri askotan bezala. Bakoitzak, bere ondorioak atera ditzala…



