Iraileko 07 alea 5 bideo desberdinez osatuta dago, udako gure borroka nagusiaren nondik norakoak azaltzen dituena, berrikusten, Autonomia eta Erabakitze Eskubidearen lana, SEXtabaidaren bideoa eta honi eginiko sarrera.

Bildu Erabaki, Independentzia Irabazi! - Bideoa

raileko 07 alea 5 bideo desberdinez osatuta dago, udako gure borroka nagusiaren nondik norakoak azaltzen dituena, berrikusten, Autonomia eta Erabakitze Eskubidearen lana, SEXtabaidaren bideoa eta honi eginiko sarrera.

01 Bildu · Erabaki
Independentzia Irabazi!

Gazteak · euskaldunak, borrokan Bildu, gure etorkizuna Erabaki eta Independentzia Irabazteko helburuz jardun gara udara honetan.

Geure liburuxka eta bideoaren bitartez Independentziaren beharra erakutsi diogu gazteriari, eta baita hau lortzeko bidean, batasunaren proposamenak duen garrantzi itzela azpimarratu ere.

Herri desberdinetan egindako mobilizazioek beharrezko arnasa eman diote gure borrokari. Gazteoi iruzurrak salduz dabiltzan alderdi politikoei, aski ongi erakutsi diegu Independentziaren aldeko gazte erauntsia geldiezina dela.

02 Berrikusten:

Maiatza, ekaina eta uztailean arlo politikotik jasotakoak ikuspegi lasaiago batez ikusi ditzakegu. Bertan negoziaketa prozesua, hauteskundeak, udalen osaketak, mobilizazioak, errepresioa… bildu ditugu. PNV eta PSOEk negoziazioak zapuztu eta gezur berria prestatzeari nola ekin zioten garbi adierazten duten gertakariak.

03 Autonomia eta Erabakitze Eskubidea:

Independentzia gauzatzea posible da. Batasunaren proposamenarekin gazteok defendatutako Independentziaren proiektua gauzagarria dela azaltzen du muntai honek.

Ez dago erantzunik.

RSS sarrera honen erantzun bidea.

Idatzi erantzuna



Anti-spam: Mesedez, kutxan ondoan agertzen diren zenbakiak erepikatu.