Atzo, asteartea, Euskal Jaiei hasiera emoteko, Gorbea Aretoan batu ginen ardo dastaketa hitzaldi-kurtsilo bat hartzeko asmoz. Giro ona baina jende gutxi izan ziren bertan. Hala ere, Iñaki Suarez somelierraren azalpenak hartuta, usaimena, kolorea eta dastatze teknikak irakatsi zizkigun, ardo motak bereizteko asmoz.
Ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, txapelketa txiki bat antolatu genuen baita ere. Bertako irabazleak, Adolfo, Edorta eta Igor izan ziren, 3., 2. eta 1. saria jaso zituzten. Saria, danontzako berdina, 3 ardo eta txakolin botilaz betetako kutxa eder bat izan zen. Partehartzaile guztientzako, berriz, Euskal Herriko ardo desberdinen mapa bat izan zen.
Zorionak bertaratutako guztiei, eta baita ere Iñaki Suarezi, maisu lanak ondo baino hobeto bete zituen eta.
Ondino, ekitaldi asko ditugu aurretik. Animatu eta parte hartu!



