Herriko euskaldunok elkar ezagutzeko, mendian, kalean, itsasoan, partidetan erabiltzeko, lagunekin zein egingo dituzuen lagun berriekin giro onean egoteko, euskararen baliabideekin gozatzeko, alfertu eta herdoildu baino lehen mingaina euskaraz astindu!!!
Ikaslea bazara euskara kalean erabiltzeko aukera eman, euskalduna bazara euskaraz egiteko aukerak zabaldu eta euskara ez badakizu agendaren bidez berbalagunon topaketetan parte har dezakezu!
 
Hauxe da BERBALAGUN. Astean behin, ordubetez euskaraz egiteko konpromisoa.
 
Dagoeneko Berbatalde batzuk elkartzen hasi dira, horietan parte hartu, berria sortu edota egingo diren ekintzei buruzko informazioa jaso nahi baduzu aukera duzu izena emateko. Animatu eta deitu 946641797 edo e-posta: ortuella_berba@aek.org  bidali zure fitxa betez ahalik eta arinen.
 
Ortuellan ere euskarazko aukerak nahi ditugulako, animatu BERBALAGUNen!