Trapagarango Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) datorren abenduaren 22tik 28ra ekimen ugari antolatu du, Trapagaranen ere, euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu eta Estatu espainiar eta frantsesaren errepresioa salatzeko. 

Trapagarango AAM-ren oharra:

-Trapagaranen 3garrenez: amnistia!

Aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusirik, eskaintza zabaltzea erabaki dugu; 2006an Amnistiaren Aldeko Eguna izan zen, iaz Asteburua eta aurtengoan Astea. Hilabetea izango al da datorren urtekoa?! ikusiko… 

-Egitarau zabala:

Abenduaren 22an, astelehenean, 19:00etatik aurrera hiru bideo proiektatuko dira Olaso jauregian; Euskal Preso Politikoek pairatzen duten espetxe politika azaltzeaz gain, euren aurka erabiltzen den guda psikologikoa salatuko da. Azken bideoak, Hautsitako Leihoak, Iruñerriko gazte batzuek atxiloketan jasan zituzten torturen lekukotasunak bilduko ditu.     

"Hautsitako Leihoa" proiekzioaren haritik dator asteartekoa; Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kide batek hitzaldia emanen du: Tortura Euskal Herrian.  Bertan, torturatua izatea zertan datzan eta poliziak zertarako erabiltzen duen jakinaraziko da. Hitzaldia Olaso jauregian izango da 19:00etan. 

Ostiralean, hileko azken ostiraletan egiten den kontzentrazioa burutuko da 20:00etan La Caixa aurrean. 

Larunbatean, asteko egun nagusienean. 19:00etan manifestazioa irtengo da udaletxeko plazatik. “BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRIK EZ, EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!” Manifestazioa Arkotxa plazan burutuko den ekitaldi batekin bukatuko da, bertan, eskualdeko euskal preso politikoen senide eta lagunak omenduko dira. 

Bukatzeko, bertso afaria izango da larunbatean 22:00etan Basetxe Gaztetxean. Eneko Abasolo "abarkas" eta Oihana Bartra arituko dira bertsotan. Bertara joan nahi duenak sarrerak eskuragarri ditu Maite, Ilargi eta Terraza tabernetan 12euroren truke. 

-Askatasuna helburu!

Amnistiaren Aldeko Aste honen helburua Estatu espainiar eta frantsesak darabilten errepresioa salatzea da:  

DISPERTSIORIK EZ!!

Duela 10 urte baino gehiago PNVk eta PSOEk diseinatu zuten eta dagoeneko 20 senidetik gora hil dituen dispertsio politika salatu nahi da.  

EUSKAL PRESOAK ETXERA!!

30 urteko espetxe zigorren ezarpenaren aurka egin nahi da. Zigorra bete duten presoen kaleratzea aldarrikatuz. Egoera honetan dagoen eskualdeko Patxi Gomez Lopez presoa gogora ekarrita. 

ASKI DA! UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!!

Azken hilabete eta asteotan espainiar eta frantziar estatuek izan duten errepresioaren gogortzea ere salatu nahi da. Kurtsoa hasi zenetik (irailetik) lau egunetik behin euskal herritar bat torturatua izan da. Komunikabide handiek, ETBk barne, ez dute honetaz deus esan. Atxilotuak sistematikoki torturatuak izaten direla dakiten arren, Jaurlaritzako alderdiek atxiloketak txalotzen dituzte eta ez dute ezer esaten/egiten. Protokoloek ez dute balio; egun, torturak dirau. Aski da!! 

Aldi berean, Urtarrilaren 3an Bilbon izango den Manifestazio nazionalera joateko deia egiten dugu; HERIOTZA ZIGORRIK EZ!! BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ!! 

Trapagarango Amnistiaren Aldeko Mugimendua  

Amnistiaren Aldeko Asteko egitaraua:

Ab22>ASTELEHENA

19:00etan olaso jauregian

BIDEO PROIEKZIOA+EZTABAIDA

PSICOLOGIA Y CONTEXTO SOCIAL

POLITICAS PENITENCIARIAS

HAUTSITAKO LEIHOA  

Ab23>ASTEARTEA

19:00etan olaso jauregian

HITZALDIA TAT-eko kideen eskutik

TORTURA EUSKAL HERRIAN 

Ab26>OSTIRALA

20:00etan "la caixa" aurrean

KONTZENTRAZIOA

DAGOZKIEN ESKUBIDEEN JABE, EUSKAL PRESOAK ETXERA! 

Ab27>LARUNBATA

19:30etan udaletxetik MANIFESTAZIOA

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRIK EZ

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

20:00etan arkotxa plazan EKITALDIA

22:00etan basetxe gaztetxean BERTSO AFARIA