Zorionak Euskal Herria, zorionak Ortuella!!
47.337 sinadura jaso ditu D3Mk
| Zailtasun eta eraso guztien gainetik, 47.337 herritarrek Demokrazia 3 Milioi plataformaren aldeko sinadura eman dute, lege anti-demokratikoen aurkako sinadura ere badena. Beharrezkoak ziren 18.000 sinadurak baino askoz gehiago bildu ditu Demokrazia 3 Milioik. ORTUELLAN, 130 SINADURA BATU DITUGU. Zorionik beroenak zailtasun guztien gainetik benetazko demokrazia baten alde sinadura emon duzuen ortuellatar guztiei, herri honek behar duen etorkizunari eutsi egiteko pausua emon baituzue. Zorionak eta eskerrik asko!!
Estatu espainiarrak beldurra dio ezkertiar eta abertzaleok hauteskundeetan egoteari. PSOEk beldurra dio proiektu politikoak konfrontatzeari, eta indarrez ekidin nahi du hori gainera. Baina aurrekoan esan genuen: errepresioaren aurrean Ezker Abertzaleak lan politikoa biderkatuko du; hauteskundeetan egotea ekiditeko gure kideak atxilotzen badituzte, gure erantzuna, igandean egin bezala, hauteskunde zerrendak aurkeztea izango da, eta martxoaren 1ean, milaka eta milaka bozka independentista eta ezkertiar zenbatu beharko dituzte!!! Berriro ere, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Demokrazia 3 Milioi plataformaren aldeko sinadura eman dute milaka herritarrei, gure herria eszenatoki demokratikora eramateko aldaketa politikoaren bidean beste aurrerapauso bat delako sinadura bakoitza. Azkenik, gure besarkadarik beroena gaur espetxeraturiko zortzi lagunei eta beren senideei! Animo eta eutsi goiari! |




GARAIPENA GUREA DA!!!
URTARRILAREN 31an GUZTIOK KURSAALERA!!
Comment by tsunami — 09-January-28 @ 2:26 pm