Orri Nagusia, Gazteria, Deialdiak-mobilizazioak08-July-2 9:17 am

LARUNBAT HONETAN, UZTAILAK 5, MEATZALDEKO GAZTE ASANBLADEK (TRAPAGARAN, ORTUELLA ETA ABANTO) EZKERRALDEKO ASANBLADA ANTIDESARROLLISTAK ANTOLATURIKO SUPERSUR PROEIKTUAREN AURKAKO MARTXARA JOATEKO DEIA LUZATZEN DU.

TRAPAGARANGO UDALETXEKO PLAZATIK SUPERSUR-AREN OBRETARAINOKO MARTXA. ONDOREN ORTUELLAN BAZKALDU (AURREZ ABISATU AHAL BADA, 2 EURO INGURU. ORTUELLARAINO BUELTA KOTXEZ EDO AUTOBUSEZ) ETA ARRATSALDEAN ORTUELLATIK TRAPAGARANGO GAZTETXERA MARTXA BAT BURUTUKO DUGU BERTAN JOKOAK ETA KONTZERTUAK IZANGO DITUGULARIK.

09:45 TRAPAGARANGO POLIKIROLDEGIAN KEDADA.
10:00 MARTXAREN HASIERA TRAPAGARANGO UDALETXEAN.
12:30 MARTXAREN BUKAERA GOROSTIZAN.
14:00 BAZKALDU ORTUELLAN, BALSAN.
ARRATSALDEAN JOKOAK ETA KONTZERTUAK BASETXE GAZTETXEAN. PROIEKTU TXIKITZAILEEN AURKA! SUPERSURRIK EZ!
meatzaldekogazteasanbladak

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak07-December-12 2:45 pm


 

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak07-September-21 10:24 am

Olanoren espetxeratzea, Udalbiltzaren aurkako zigor eskaerak, ANV-ri jarritako diana errepresiboa, debekuak eta polizia bortizkeria… Euskal Herriarentzat errepresio plan bat zehaztu dute PSOE eta PNV-k, Espainiaren proiektua inposatzen jarraitzeko.

Espainiar demokraziaren gezurra erakusten duen lana kriminalizatu nahi dute, Amnistiaren Aldeko Mugimendua kolpatuz. Amnistiaren nahia herriaren da eta hori ezin da errepresioaz ito. Errepresioaren aurrean, borroka eta tinkotasuna dira antidotorik onenak.

Errepresioaren aurrean, Amnistia eta Askatasuna!

  kartela : http://www.askatu.org/goikobanerrak/bat/01/a01
+ eskuorria : http://www.askatu.org/goikobanerrak/bat/01/a03
+ papeletak : http://www.askatu.org/goikobanerrak/bat/01/a02
+ kuña euskaraz : http://www.askatu.org/goikobanerrak/bat/01/au01/f01
+ kuña espainieraz : http://www.askatu.org/goikobanerrak/bat/01/au02/f02

Mobilizazioak: (more…)

Orri Nagusia, Hirigintza-Urbanismo, Udaletxea, Deialdiak-mobilizazioak07-September-20 12:27 am

El Ayuntamiento de Ortuella a convocado la comisión de Urbanismo para el jueves 20 de septiembre a las 19:00h.

Orden del día:

1-Lectura y aprobación del acta anterior.

2-Propuesta de convenio regulador de la gestión en la unidad de actuación UARG en la UP8 de Ortuella

3-Programa de actuación urbanizadorade la unidad de actuación residencial UARG situada en la UP-8 promovida por YORTU SL

4- Proyecto de urbanización de la manzana 1.1.5 de la unidad de ejecución del area industrial y de servicios de los ayuntamientos de Abanto-Zierbena y Ortuella "Abra industrial"

5-Proyecto de urbanización del sector del sector SR-2 Peñota remitido por D. Iñigo Maguregi Salas, en representación del departamento de vivienda y asuntos sociales del G.V. para su trámite de aprobación y exposición al público.

6-Proyecto del trazado del tramo 2B de Santurtzi-Portugalete, de la Fase 1 de la variante Sur  Metropolitana remitido por D. Carlos Estefania Angulo, en representación del departamento de obras públicas de la diputación foral, para su trámite de información pública al documento de aprobación provisional.

7-recurso interpuesto por Imbiz, contra el acuerdo de aprobación definitiva del proyecto de reparcelación de La Chava.

8-Recurso interpuesto por el Sr. J. L. Zabala al acuerdo de aprobación definitiva del programa de actuación urbanizadora del SR-2 Peñota

 9-Aceptación de la cesión e inscripción a favor del Ayuntamiento del tereno urbanizado y sobrante de la edificación de 6 viviendas adosadas construidas por Palosa SL en Urioste

10- Modificación puntual del plan parcial del sector industrial y de servicios Abra Industrial, al respecto de plan de etapas y constitución de la entidad de conservación.

11- Alteración de la calificación jurídica de la antigua Casa de los Maestros sita en Nocedal nº41

12- Informe técnico y valoración, para la venta de terrenos comunales en Urioste-San Anton La Orconera y Golifar 

Orri Nagusia, Udaletxea, Deialdiak-mobilizazioak07-September-17 12:57 pm

Udaletxeak Kirol eta Gazteri batzordeak deitu ditu hurrengo asteartean, hilak 25, Udaletxeko areto nagusian:

Kirol Batzordea, 18:00etan.

1- Aktaren onartzea

2- Gobernu batzordera helarazitako idazkiak

3- Burututako ekintzak

4- Hurrengo ekintzak

5- Dirulaguntzak

6- Denerik

7- Sailera ailegatutako informazioa

8- Galderak eta bestelakoak 

 

Gazteri Batzordea, 19:30ean.

1- Aktaren onartzea

2- Gobernu batzordera helarazitako idazkiak

3- Musika bekak

4- Burututako ekintzen balorazioa

5- Sailera ailegatutako informazioa

6- Denerik

7- Galderak eta bestelakoak

Hemendik, gazteria arloan, zein kirol arloan interesaturik nahiz lan egiten duen jendeari batzorde hauetan parte hartzeko animatzen zaituztegu. Parte hartu!

Orri Nagusia, Udaletxea, Deialdiak-mobilizazioak07-September-9 7:20 pm

El Ayuntamiento de Ortuella ha convocado las siguientes reuniones y comisiones para el martes dia 18 de septiembre: (more…)

Orri Nagusia, Udaletxea, Deialdiak-mobilizazioak, Ortuella Aurrera07-September-7 12:42 pm

El Ayuntamiento de Ortuella ha organizado 14 cursos de empleo que se empezarán a impartir en octubre. Los talleres abordan desde el montaje de andamios hasta el transporte de mercancías peligrosas. Están dirigidos tanto a desempleados como a trabajadores en activo. La inscripción finaliza el 21 de septiembre. Para inscribirse o recibir información, en las oficinas del Ayuntamiento.

Ortuellako Udalak 14  kurtso berri prestatu ditu hurrengo ikasturterako. Urrian hasiko dira eta izena emoteko irailaren 21erarteko epea dago. Apuntatzeko, Ortuellako Udaletxean izena eman behar da.

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak07-August-23 1:11 pm

Abuztuak 24 Konponbidea gure esku: lau herrialdeetarako autonomia eta erabakitze eskubidea goiburupean, 12:00, Plaza Eliptikotik, Bilbo

berri.info

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak, hauteskundeak07-May-6 5:27 pm

Tras criticar la actitud del PSOE y del Gobierno de Zapatero a la hora de impugnar más de 120 candidaturas de ANV, su secretario general, Antxon Gómez, ha hecho un llamamiento a toda la ciudadanía vasca para acudir el próximo 12 de mayo a la manifestación que se celebrará en Bilbo.

Antxon Gómez ha comparecido junto con los cabezas de lista de los cuatro territorios de Hego Euskal Herria y los candidatos de las capitales.
(more…)

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak, Ortuella Aurrera, Euskal Herria07-April-1 11:01 am

Guztien parte hartzea prozesu demokratikoa abiatzeko ezinbestekoa dela ohartarazi du

Ezker abertzalea datozen udal eta foru hauteskundeetan egongo da. «Den bezala» egongo da, gainera, Arnaldo Otegik BECeko ekitaldian ziurtatu duenez. «Ez gara ezkutatuko». «Ez gara mozorrorik bilatzen ari. Garen bezala egongo gara».

Eskubidea duelako eta «egon behar duelako» aurkeztuko da ezker abertzalea bozetara, Otegiren esanetan. Egungo egoera politikoak hala egitea eskatzen duelako. Izan ere, ezker abertzaleak gainontzekoen aukera berdintasunean aritzeko aukera izateak hauteskundeetatik haratagoko esanahia duela uste du. Gatazkaren konponbiderako «urrats» gisa aurkeztu du hauteskundeetara joateko erabakia. Konponbidea egon dadin, marko demokratikoa ezinbestekoa delako eta marko demokratikoa alde guztiek aukera berdintasunean oinarritzen delako.

(more…)

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak07-March-18 11:32 pm
Martxoaren 31n ekitaldi politikoa egingo du ezker abertzaleak BECen hauteskundeetarako proposamena aurkezteko.
Ekitaldi "jendetsua" izango dela esan dute, eta ezkertiar eta abertzale diren guztiei bertara joateko gonbidapena luzatu diete.
IRUÑEA-. Iruñean egindako prentsaurrean, Maribi Ugarteburu eta Patxi Urrutiak Euskal Herriak bizi duen egoeraren "garrantzi politikoa" azpimarratu dute, "Badator udaberria. Badator Euskal Herri berria" lema atzean zutela. "Gure herriak garrantzi handiko uneak bizi ditu. Aukera historiko baten aurrean gaude. Esan dezakegu, huts egiteko beldurrik izan gabe, herri honek ez duela horrelako unerik ezagutu, hainbesteko garrantzi politikoa duen unea, gatazka politikoa gainditu eta pairatzen ditugun sufrimendu guztiekin amaitzeko unea", esan dute. Euskal Herriak gaur egungo egoera "kezkaz eta estutasunez", eta "prozesuan aurrerapen sendorik ikusi gabe" bizi duela adierazi ostean, ezker abertzaleak "gatazka gainditzeko soluzio demokratikoak bilatzea lehentasunez" planteatzen duela ohartarazi dute. Zentzu horretan, maiatzeko hauteskundeetan "prozesua indartzeko aukera" dagoela esan dute. Horrez gain, hurrengo bozek "apartheidarekin eta ilegalizazioarekin amaitzeko sekulako aukera" eskaintzen dutela uste dute. Bestalde, "oinarri sendoen gainean prozesua eraikitzeko ahalegin zintzoari ateak zabaltzeko" galdegin diote Madrili. "Herriaren aurrean indartsu agertu nahi dugu. Egitasmo politiko batekin konprometituta gaude, independentzia eta sozialismoaren alde, non instituzioetan ere eraiki nahi dugun egunez egun", adierazi dute.
Orri Nagusia, Presoak Etxera, Deialdiak-mobilizazioak, Ortuella Aurrera06-December-18 5:14 pm
Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Ortuellako Gazte Asanbladak, Patxi Ortuellara plataformak eta Harri-Ama Kultur Elkarteak Euskal Errepresialatuen aldeko Olentzeroa prestatzen dabiltza. Animatu eta etorri kandelekin Olentzeroari abesten abenduaren 24an! Herri osoan zehar, presoekiko elkartasuna eramango dugu Olentzeroren sakuaren barruan, eta baita ere ikatza banatuko dugu presoekin eta bereien egoerarekin inolako begirunea izan ez dutenentzako.
Onak izan direnentzako, aldiz, gaztain erreak egingo ditugu, eta herriari buelta eman ostean, udaletxeko enparantzan txalaparta, ankapaluak, olentzeroaren magia eta abar izango dugu.

Igande honetan, Udaletxeko plazatik, 18:00etan
Animatu eta parte hartu!
Gabonetan ere, presoen alde borrokatu!

 

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Deialdiak-mobilizazioak06-December-13 1:36 pm

Abenduaren 23an Palentziara goaz!.

Dueñaseko gartzelara joango gara Patxi eta beste preso politikoen egoera larria salatzeko.

Animatu eta etorri! 

 

Patxi Gomez, Ortuellako Euskal Preso politikoa, bahiturik jarraitzen du Dueñaseko espetxean, nahiz eta sententzia oso betea duen arren. Horregatik, meatzaldeko amnistiaren aldeko mugimenduak  eta Patxi Aurrera plataformak abenduaren 23rako martxa bat antolatu dute egoera hau zalatzeko.

Dei egiten dizuegu danoi martxa honetan parte har dezazuen, egoera honekin bukatzeko guztion konpromezua ezinbestekoa delako. Guztion artean, Patxi eta bere egoera berdinean dauden beste euskal preso politikoak, baita ere larri gaixo direnak, etxeratuko ditugu.

Animo, zure zain gaude eta! 

Apuntatzeko, izena eman Muskizko Herriko tabernan edo Abantoko Herriko tabernan.

Kartela.

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Handiago ikusteko, sakatu irudiaren gainean. 

 

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Deialdiak-mobilizazioak 10:28 am

 

Amnistiaren aldeko mugimenduak ostiralean ekitaldi berezi bati ekingo diote, eta ostiral guztietan jarraipena izateko asmoa erakutsi dute.

Euskal Herriko herri guztietako biztanleei Iñaki de Juanaren eta euskal preso politikoen alde kandelak eskuan hartuta kalera irteteko gonbidapena egin diete. Irati Aranzabal De Juanaren senideak hartu du hitza agerraldian, eta egoera "oso larria" dela azpimarratu du. Donostiako euskal presoa etxean bizirik nahi dutela esan du, edozein unetan "gauzarik okerrena" gerta dakiokelako. "Hiltzeko arriskua" hor dagoela gogorarazi du, eta "argi gorri guztiak" piztuta jarraitzen dutela esan du.

Egoera horren erantzule nagusia Gobernu espainola dela ohartarazi du Aranzabalek. Hartara, Euskal Herriko alderdi politikoei irtenbideak bilatzen hasteko deia luzatu die. Batez ere EAJren jarrera salatu du, kutxazain automatikoak erretzeagatik sekulako burrunba sortzen dutelako, eta Iñaki de Juanaren egoeraren aurrean ezer gutxi egiten dutelako.

Ostiraleroko ekintza Amnistiaren aldeko mugimenduak ostiralero egitekotan diren ekinbide berria aurkeztu dute. Herri bakoitzeko biztanleei, astero, kandela bana eskuan hartuta kalera irteteko deia egin diete, Iñaki de Juana zein gainontzeko euskal preso politikoen egoera salatzeko. Izan ere, gaixotasun larriak jasaten dituzten presoak eta beraien zigorren bi herenak beteta dituztenak kalean egon behar dutela aldarrikatu dute.

Orri Nagusira Itzuli