Orri Nagusia, Euskara07-December-5 3:10 pm

Abenduaren 20an, 19:30ean "Gu ta gutarrak" taldeak (Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak, Josu Zabala Hertzainak taldekideohia,…txalo famenkoak, azken batean mestizaia eta kurturartekotasuna jorratzen dituen taldea) Ortuellako Gorbea aretoan emanaldia egingo du.
Gora gu ta gutarrak!

Orri Nagusia, Euskara07-November-30 2:50 pm

Ortuellako berbakideok Durangoko Azokara joango gara. Aurten ere hainbat liburu eta diska kaleratuko dituzte 42. edizio honetan. Beraz, Durangon ere Euskal Labela zilegia den ala ez erabakitzeko anima zaitez gurekin etortzen!!!

 

 

Orri Nagusia, Euskara07-November-8 11:16 am

Herriko euskaldunok elkar ezagutzeko, mendian, kalean, itsasoan, partidetan erabiltzeko, lagunekin zein egingo dituzuen lagun berriekin giro onean egoteko, euskararen baliabideekin gozatzeko, alfertu eta herdoildu baino lehen mingaina euskaraz astindu!!!
Ikaslea bazara euskara kalean erabiltzeko aukera eman, euskalduna bazara euskaraz egiteko aukerak zabaldu eta euskara ez badakizu agendaren bidez berbalagunon topaketetan parte har dezakezu!
 
Hauxe da BERBALAGUN. Astean behin, ordubetez euskaraz egiteko konpromisoa.
 
Dagoeneko Berbatalde batzuk elkartzen hasi dira, horietan parte hartu, berria sortu edota egingo diren ekintzei buruzko informazioa jaso nahi baduzu aukera duzu izena emateko. Animatu eta deitu 946641797 edo e-posta: ortuella_berba@aek.org  bidali zure fitxa betez ahalik eta arinen.
 
Ortuellan ere euskarazko aukerak nahi ditugulako, animatu BERBALAGUNen!

Orri Nagusia, Euskara, Udaletxea07-October-17 6:16 pm

 

Orri Nagusia, Euskara07-October-3 12:08 pm

Atzo, asteartea, Euskal Jaiei hasiera emoteko, Gorbea Aretoan batu ginen ardo dastaketa hitzaldi-kurtsilo bat hartzeko asmoz. Giro ona baina jende gutxi izan ziren bertan. Hala ere, Iñaki Suarez somelierraren azalpenak hartuta, usaimena, kolorea eta dastatze teknikak irakatsi zizkigun, ardo motak bereizteko asmoz.

Ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz, txapelketa txiki bat antolatu genuen baita ere. Bertako irabazleak, Adolfo, Edorta eta Igor izan ziren, 3., 2. eta 1. saria jaso zituzten. Saria, danontzako berdina, 3 ardo eta txakolin botilaz betetako kutxa eder bat izan zen. Partehartzaile guztientzako, berriz, Euskal Herriko ardo desberdinen mapa bat izan zen.

Zorionak bertaratutako guztiei, eta baita ere Iñaki Suarezi, maisu lanak ondo baino hobeto bete zituen eta.

Ondino, ekitaldi asko ditugu aurretik. Animatu eta parte hartu! 

Orri Nagusia, Euskara07-September-27 10:36 am

Urriaren 2tik 7ra Ortuellako Euskal Jaiak ospatuko ditugu. Aurten euskera batzordetik asteburuko ekitaldietan edo igandeko herri bazkarian parte hartzeko  euskal janzkera tradizionala jantzita joatea eskatzen da.

EUSKAL JAIAK 2007 kartela 

EGITARAUA IRAKURRI:


URRIAREN 2a, asteartea: EUSKAL HERRIA, MAHATS HERRIA

  • 19:00ETAN: “Ardo dastatze teknikak” (prozesuaren azalpena eta praktika) HITZALDIA Iñaki Suarez somelierraren eskutik (2005 eta 2006ko Euskal Herriko Somelier Txapelketaren irabazlea)  (Gorbea Aretoan)
  • 20:00ETAN: ARDO DASTATZE LEHIAKETA (PLAZA MUGATUAK-30 LAGUN-, IZENA EMAN EUSKARA ZERBITZUAN: 946640200(40); sariak irabazleentzat (Gorbea Aretoan)
  • 20:30EAN: Euskal Herriko ardo-mapa

URRIAREN 3a, asteazkena: EUSKAL HERRIA, MEATZE HERRIA

  • 11:00ETAN: Harrizulatzaileei buruzko DOKUMENTALAREN AURKEZPENA eta ikusi osteko solasaldia Kimetz Aranaren eskutik (Gorbea Aretoan)
  • 12:30EAN: Gazteentzako HARRIZULATZE TAILERRA (Institutuan)
  • 19:30EAN: “Harrizulatzaileak, meatzari herriaren hatsa, galdutako nortasunaren bila” DOKUMENTALAren estreinako emanaldia eta gai horren gaineko MAHAINGURUA (Gorbea Aretoan)

OHARRA: dokumentala ELEBIDUNA da, hau da, edonork ulertzeko modukoa.
-Partaideak: Jabi Santamaría (harrizulatzaileen kulturaren suspertzaile nagusia), Karlos Glaria (gure eskualdeko kulturaren eta folklorearen ikerlaria), Kimetz Arana (dokumetalaren egileetako bat izateaz gain, harrizulatzailea ere bada) eta Leticia Pradas (Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko langilea)
-Moderatzailea: Janire Rodríguez

URRIAREN 4a, osteguna: EUSKAL HERRIA, ITSAS HERRIA

  • 11:30ETAN: JON MAIA bertsolari, musikari eta abenturazalearen DIAPORAMA-HITZALDIA (“Apaizak obeto”), Ternuarako espedizioa baleontzi batez (Gorbea Aretoan)
  • 17:00ETAN: ARRANTZALEen Jolas eta Jokoen JAIA (Otxartaga Parkean edo Frontoian, eguraldiaren arabera)
  • 19:00ETAN: SARDINA JANA: herrikoia eta doanekoa (Udaletxeko Plazan edo Otxartaga Parkeko arkupeetan, eguraldiaren arabera)

URRIAREN 5a, ostirala: EUSKAL HERRIA, HAUR ETA UMEEN HERRIA

  • 9:00ETAN: Denok BASERRITAR JANTZITA ikastetxeetara
  • 9:30EAN: MARRAZKI ETA MEZU TAILERRA geletan
  • 11:00ETAN: UMEEN ELKARRETARATZEA: MURAL ERRALDOIA OSATU eta MEZUAK ZABALDU (Otxartaga Parkean)
  • 11:30EAN: TXAN MAGOA (Frontoian)
  • 17ETAN: “BETIZUAK, A ZE ZIRKUA!” haurrei zuzendutako antzerki musikala (Frontoian)
  • 18:30EAN: HERRI KIROLAK: erakustaldia, neskato eta mutikoek osatutako bikoteen arteko desafioa, ume ikusleei parte hartzeko aukerak Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariaren eta bere koadrilaren eskutik (Otxartaga Parkean)
  • 20:00ETAN: BERTSOTRIKIKALEA, Aingeru eta Jokin bertsolariak, Maitane trikitilaria eta Ander pandero-jolea lagun, Udaletxeko Plazatik abiatuta
  • 22:00ETAN: KARAOKEA (Udaletxeko Plazan)
  • 23:00ETAN: Erromeria BESTE BAT taldearekin (Udaletxeko Plazan)

URRIAREN 6a, larunbata: EUSKAL HERRIA, GAZTEEN HERRIA

  • 11:00ETAN: TXIRRINDULARITZA MARTXA 0-13 urte bitarteko umeentzat Udaletxeko Plazatik abiatuta
  • 13:30ETAN: HARRIZULATZAILEEN EUSKAL HERRIKO VI. BANAKAKO KANPORAKETA (Otxartaga Parkean edo Polikiroldegian eguraldi txarra balego)
  • 17:00ETAN: GINKANA (gazte olinpiadak) [Koadrila irabazleari saria] (Europa Pasealekuan)
  • 19:00ETAN: Gazteentzako TXALAPARTA TAILERRA Ortuellako TXALAPARTA ESKOLAren eskutik (Europa Pasealekuan)
  • 23:00ETAN: KONTZERTUA: SUSTRAIAK+UNE  (Udaletxeko Plazan)
  • 02:00ETAN: DJ PARRUTXO (Udaletxeko Plazan)

URRIAREN 7a, igandea: DANTZA ETA KANTU HERRIA

  • 10:30EAN: INDABA LEHIAKETAren hasiera, herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa
  • 13:00ETAN: URI-OSTE dantza taldearen emanaldia (Otxartaga Parkean)
  • 14:30EAN: INDABA JANA (Otxartaga Parkean)
  • 17:30ETAN: Dantza errazak ikasteko saioa Trapagarango ERDIZKA LAUETAN taldearen eskutik (Otxartaga Parkean edo Frontoian, eguraldiaren arabera) 
Orri Nagusia, Euskara, Udaletxea07-September-9 1:41 pm

Irailaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan egingo dugu EUSKARA BATZORDE monografikoan Euskal Jaien behin-betiko egitaraua onartuko dugu.

Behin behineko egitarau proposamena: (more…)

Orri Nagusia, Euskara, hauteskundeak07-May-7 9:46 am

Hemen irakurri ahal duzue gara.net-en argitaratutako artikulu bat. Ematen dituen datuengatik eta irakurketagatik, oso interesgarria deritzogu. Osorik irakartzea merezi du.

Los tribunales españoles han batido un nuevo recórd contra las elecciones libres. Nada menos que 380 listas (las 246 de Abertzale Sozialistak, 133 de ANV y una independiente) han sido vetadas por el Supremo con un argumento principal: parte de sus candidatos tienen «antecedentes» de participación política e institucional en la izquierda abertzale. Las policías se encargaron de facilitar estos datos. La Ertzaintza aportó cuatro tomos según el escrito fiscal. La Ley de Partidos tampoco le sirve al Supremo para ilegalizar listas sueltas ni para determinar la sucesión, por lo que busca más alla de la ley y de la jurisprudencia para hallar los indicios de culpa, nunca los de inocencia.

(more…)

Orri Nagusia, Euskara, Presoak Etxera, Ortuella Aurrera, Deskargatzeko07-March-27 10:22 am

Ortuellatik astelehenean eguerdian pasatu zan korrika Ortuellatik, eta Trapagaraneri emon zion lekukoa. Harri-Amak lekukoa hartu zuen Ortuellako Gazte Asanbladaren eskutik. Bertan, 2007ko korrika 15. honen argazkiak ikusi ahal dituzue, Harri-Amaren kilometroa hasi zenetik Trapagarango gazteok hartu zuten arte.Baten batek argazkiak nahi izan ezkero, gurekin harremanetan jarri daiteke aortuella@gmail.com helbidean.

 

Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi… eta aurrera korrika!!!

 

 Eskerrik asko argazkiak ateratzen ibili direnei, eta guri helarazteagatik!

Orri Nagusia, Euskara, Ortuella Aurrera07-March-22 12:36 pm

Korrika 15. honetan, aurreko guztietan bezala, Harri-Ama kultur elkarteak kilometro bat erosi du, holan aek-ri bere atxikimendua adierazten. Aurten, gure herritik astelehenean, hilak 26an pasatuko da, eguerdiko 1,30ak aldera. Korrika Intxaurditik ailegatuko da, eta herri osoa zeharkatu ostean Trapagaraneri emango dio lekukoa.

Ezkertzale eta abertzale guztioi animatzen zaituztegu korrikan parte hartzeko gurekin, eta zuen petoetan korrika egin ezin izango dutenen argazkiak eramatera era animatzen zaituztegu.

Argazkiak hartu, inprimatu eta petoan pegatu!!!!!

(sakatu argazki bakoitzaren gainean handiago ikusteko)

    

Animo eta…

korrika amnistiaruntz!…

korrika independentziaruntz! 

Orri Nagusia, Euskara, Udaletxea, Ortuella Aurrera06-December-8 1:42 am

Idazki hau erderaz idatzita dago apropos. Seguru bait gaude euskeraz idatzi ezkero, ulertu behar dutenek ez lukete ulertuko eta.

Los vecinos de Ortuella estamos ya acostumbrados a que periódicamente nos buzoneen una revista, Ortuella, haize berriak (curiosamente, lema utilizado anteriormente por la izquierda abertzale…) en el cual nos cuentan las maravilas que realiza el equipo de gobierno, y solo el equipo de gobierno, en nuestro pueblo. Y por las fotos, parece que en la vida política del ayuntamiento y del pueblo solamente hay 4 o 5 concejales que se preocupan por sus vecinos. O eso es lo que reflejan las fotos, en las que aparecen hasta 4 y 5 veces los mismos concejales en una publicación de 8 páginas… (more…)

Orri Nagusia, Euskara06-October-10 8:10 pm

Igande honetan goizeko 9:30ean hasiko da aurtengo Nafarroa Oinez. Labiaga ikastolaren egoera ekonomikoa oso latza da. 400 milloi pezetako inbertsioa egin behar izan dute gurasoek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari eutsi ahal izateko, azken hamaika urteotan. Azkenean Lehen eta Bigarren mailarako hitzarmena lortu du Labiagak Nafar Gobernuarekin. Hirugarrena eta Laugarrena, berriz, bertan behera utzi behar izan ditu. (more…)

Orri Nagusia, Euskara, Gazteria 9:15 am

Parte-hartzaileak ikurrinarekin
Euskal jaiak izan dira asteburu honetan, eta igandean denetariko aukera egon zen Harri-Ama eta OGA, Ortuellako Gazte Asanbladaren eskutik. Goizean, EHNA tramitatzeko aukera egon zan, eta nahikotxo jende hurbildu zen. (more…)

Orri Nagusia, Euskara06-October-4 1:25 pm

Ortuellako euskal jaiak jada hasi dira. Eta iazko urtean bezala, Udalak, eta PNV-ek beraien neurrirako egindako jaiak izango direla uste dute. Euskal jaietako batzordean gertatzen dena lotsagarria da. Bilera eskas bi besterik ez dituzte egin Euskal jaiak antolatzeko, eta bertan erabakitakoa ez dute bete, parte-hartzea oztopatuz. Euskaltzaleon nahia eta borondatea zapaltzen, Oskar Martinez, Ortuellako alkatea eta Agurtzane Mugica, euskera "zinegotzia" programa moldatu eta erdarazko ekitaldiak ere sartu egin dituzte.

ORTUELLAKO EUSKAL JAIAK 2006 EGITARAUA (more…)

Orri Nagusia, Euskara, Udaletxea 9:13 am

ORTUELLAN EUSKARAZ.

Euskal jaien prestakuntzan parte hartu nahi izan dugun  taldeak, hurrengoa adierazten dugu:
(more…)

Orri Nagusira Itzuli