Orri Nagusia, Gazteria, Deialdiak-mobilizazioak08-July-2 9:17 am

LARUNBAT HONETAN, UZTAILAK 5, MEATZALDEKO GAZTE ASANBLADEK (TRAPAGARAN, ORTUELLA ETA ABANTO) EZKERRALDEKO ASANBLADA ANTIDESARROLLISTAK ANTOLATURIKO SUPERSUR PROEIKTUAREN AURKAKO MARTXARA JOATEKO DEIA LUZATZEN DU.

TRAPAGARANGO UDALETXEKO PLAZATIK SUPERSUR-AREN OBRETARAINOKO MARTXA. ONDOREN ORTUELLAN BAZKALDU (AURREZ ABISATU AHAL BADA, 2 EURO INGURU. ORTUELLARAINO BUELTA KOTXEZ EDO AUTOBUSEZ) ETA ARRATSALDEAN ORTUELLATIK TRAPAGARANGO GAZTETXERA MARTXA BAT BURUTUKO DUGU BERTAN JOKOAK ETA KONTZERTUAK IZANGO DITUGULARIK.

09:45 TRAPAGARANGO POLIKIROLDEGIAN KEDADA.
10:00 MARTXAREN HASIERA TRAPAGARANGO UDALETXEAN.
12:30 MARTXAREN BUKAERA GOROSTIZAN.
14:00 BAZKALDU ORTUELLAN, BALSAN.
ARRATSALDEAN JOKOAK ETA KONTZERTUAK BASETXE GAZTETXEAN. PROIEKTU TXIKITZAILEEN AURKA! SUPERSURRIK EZ!
meatzaldekogazteasanbladak

Orri Nagusia, Trapagaran, Gazteria08-May-21 4:18 pm

Martxoaren 24an San Gabriel auzoko jaiekin batera Trapagarango I. lonjen eguna egingo da.

Herriko gazteak kaleetara ateratzea eta auzo txikietako jaiak berpiztea dira helburu nagusiak.
San Gabrielgo jaiak berritzeko playero festa egingo da!! Hondartza bat balitz bezala dekoratuko dira gaztetxea eta San gabrielgo txosna, welcome to Sanga´s beach!!

Arratsaldeko lonja poteoaren ondoren kontzertuak izango dira.

MIX6T (hip-hop reggae- gaztetxean)
+INFO: http://www.mix6t.com/publication/index.php3

SKASTI (San Gabrielen)

DJ BULL (San Gabrielen)
+INFO: http://www.djbull.net/

ETORRI PLAYERO JANTZITA!!

Orri Nagusia, Gazteria, Euskal Herria07-September-25 6:15 pm

Iraileko 07 alea 5 bideo desberdinez osatuta dago, udako gure borroka nagusiaren nondik norakoak azaltzen dituena, berrikusten, Autonomia eta Erabakitze Eskubidearen lana, SEXtabaidaren bideoa eta honi eginiko sarrera.

Bildu Erabaki, Independentzia Irabazi! - Bideoa (more…)

Orri Nagusia, Deskargatzeko, Trapagaran, Gazteria07-September-18 10:45 am

Trapagarango Basetxe Gaztetxetik PIKOTXA aldizkariaren zenbaki berria helarazi digute.

Bertan,  Irailaren 22an egingo duten I. Gazteegunaren artikulu zehatz bat topatu ahal dugu, baita egitaraua ere. Isturitzeko festetara txangoa, sexualitate desberdinen ausnarketa, deialdiak eta agenda eta poemak dira, besteak beste, zenbaki berri honetan topatu ahal duguna.

Deskargatu zure ordenagailura eta irakurri! 

Orri Nagusia, pegata, Trapagaran, Gazteria07-September-4 12:03 am

IRAILAREN 22AN, TRAPAGARANGO I. GAZTE EGUNA IZANGO DA.

Basetxe gaztetxeak antolaturik, egun osoan zehar ekitaldi desberdinak egongo dira.

 

KARTELA ETA EGITARAUA HANDIAGO IKUSTEKO, SAKATU GAINEAN.

Orri Nagusia, Agiriak, Gazteria07-August-3 5:55 pm

SEGI gazte erakundeak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko armatuari konponbidea eman diezaioken Autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenarekin bat egiten du. Proposamen honek, gatazkaren konponbideaz gain, gure helburua den independentzia eta sozialismoari aurrez aurre irekitzen dizkio ateak, independentzia gauzatzeko urrats garrantzitsu bat delarik. Independentzia da, egun gazteok jasaten dugun eskubideen zapalkuntza (etxebizitza eskubidea, euskaraz ikasteko eskubidea, emakumeon zapalkuntza…) gainditu eta bestelako jendarte bat (parekidea, kritikoa, elkartasunena oinarritua…)eraikitzeko dagoen alternatiba bakarra, gazte askez osatutako herri aske bat izango dena.

Beraz,autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenak euskal gazteriari egiten dion ekarpena horixe da, gure helburua gauzatzeko lehen pausua ematea. Hontaz, proposamen hau Euskal Herriaren tresna bat behar du izan, beraz bide beretik euskal gazteriak bere tresna propio egin behar du, horregatik uda honetan zehar bideo hau Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu, jaietan txoznetan ipiniaz, herrietan bideo emanaldiak antolatuaz…

Ikusi, grabatu eta zabaldu!!!

SEGI GAZTE ERAKUNDE IRAULTZAILE INDEPENDENTISTA! 
YOU TUBE (Kalitate baxua)   MEDIA FIRE (kalitate ona)  GAZTESAREAN 
Orri Nagusia, Trapagaran, Gazteria07-July-10 10:41 am

Trapagarango Basetxe Gaztetxetik beraien aldizkariaren ale berria helarazi digute.

DESKARGATU HEMEN eta zabaldu!

Orri Nagusia, Gazteria07-June-7 2:07 pm

Gaur goizean OGA (Ortuellako Gazte Asanblada) batzartu egin da Ortuellako alkatearekin.

…ta noski berri txarrak emoteko, berriz ere, beren legeak eta errepresioa hartzen dute parte gure kontran. Itxi egin nahi digute gazte lokala eta ez dute nahi gazteri libre eta autogestionatu bat, gutxiago herriaren erdian horretarako inposatu egin digute gaueko 22:00tan egunero iztea. Zer nahi duzue gugandik?? PRAKAK JEIZTEA BETI BA EZ EZ ETA EZ EZ DUGU ETSIKO TA BOTATZEN BAGAITUZTE… KALERATZE BAT BESTE OKUPAZIO BAT!

ORTUELLAKO GAZTE ASANBLADAKO KIDEA

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-December-19 8:17 pm

Hemen, Basetxeko Pikotxa aldizkaria daukazue zure esku, deskargatzeko.

Irakurri eta zabaldu! Azaroko Pikotxa eta Abenduko Pikotxa 

Orri Nagusia, Gazteria, Deialdiak-mobilizazioak, Trapagaran, Gazteria06-November-29 7:25 pm

Hauxe da Trapagarango gaztetxeko gazteek geure gain hartu dugun erronka. Azken garaiotan gaztetxearen inguruan sortu den indar metaketa ikusirik eta bertako gazteriaren antolakuntza txukunaz jabeturik, herri mailan oihartzuna izango duen ekimen zabal bat martxan jartzea erabaki dugu, TRAPAGARANGO GAZTE EGUNA alegia.

Zer da GAZTE EGUNA?

(more…)

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-November-22 10:03 am

Iragan larunbatean Areatzako gazteriaren aurka herri kirol desafioa jolastu genuen Trapagaranen, ostean kalejira eta bertso afaria izan ziren gaztetxean. Ekitaldi hau antolatzeko orduan dudarik gabe eredugarria izan da gazteria euskaldunak erakutsitako antolakuntza eta buruturiko lana. ZORIONAK TRAPAGARAN! (Eskerrik asko sukaldeko ekipoa, muntaian ibilitakoak, elektrizitatea, bideoa egin zenutenak, Areatzako gazteria, musikariak, bertsolariak…).

Orain arte pentsatu ezina zen larunbatean ikusitakoa. Desafioan zein kalejiran bildu zen jende kopurua esanguratsua izan zen eta nabarmentzekoa da bertaratutakoen artean sorturiko giro jator eta euskalduna. Izan ere, jakina da gure herria ez dela batere euskalduna baina larunbatean zuen ahalegin eta izerdiaz amets bat bizi izan genuen: TRAPAGARAN EUSKALDUNA.

Horrek erakusten digu ekinez posible dela ametsa errealitate bihurtzea. Horretan ari gara eta bidea nekeza bada ere, pausoz pauso, urratsez urrats, lortuko dugu mendebaldeko euskal basamortuan eraikitzen ari garen oasi txiki hau itsaso urdin eta bizi bilakatzea. Larunbatean herri kiroletan Areatzak irabazi gintuen baina errealki Trapagaranek irabazi zuen, ez baitago geure herriko gazteria geldituko duen indarrik. Gu hurrengo apustuetarako prest gara. Eta zeu?

Biharko Trapagaran euskaldunaren bidean, Euskal Herri batu eta askean.

Trapagarango Basetxe gaztetxea.

Argazkiak (handiago ikusteko, sakatu gainean)

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-November-9 12:16 am

Bizkaiko mendebaldean, burdin meatokien bihotzean kokatzen den herria dugu Trapagaran, nekazarien aitzur kolpez zein meatzarien barrena zartadaz zaildutako herria.

Azken hamarkadetan ikastolak eta irakaskuntza publikoak gazteria euskaldundu badu ere, geure herria ez da euskalduna. Horregatik gazteok makina bat arazo baditugu egunerokotasunean euskaraz bizitzeko, euskal kulturako erreferenteak ezagutzeko zein oro har euskal munduan murgiltzeko, mundu hau ez baita geure inguruan kasik existitzen. (more…)

Orri Nagusia, Euskara, Gazteria06-October-10 9:15 am

Parte-hartzaileak ikurrinarekin
Euskal jaiak izan dira asteburu honetan, eta igandean denetariko aukera egon zen Harri-Ama eta OGA, Ortuellako Gazte Asanbladaren eskutik. Goizean, EHNA tramitatzeko aukera egon zan, eta nahikotxo jende hurbildu zen. (more…)

Orri Nagusia, Gazteria, pegata06-January-14 3:55 pm

Kartela

Free Image Hosting at www.ImageShack.us

Orri Nagusira Itzuli