Orri Nagusia, Euskal Herria, Muskiz09-February-11 9:42 pm

Muskizeko Udalak gaur onartu du COKE planta eraikitzeko lizentzia ematea. EA eta PSEren aldeko botoekin herritarren nahiari bizkarra eman eta Petronor enpresari kontsezioa egin diote.


EusKal Herrian azkarren industrilizatu zen eskualdea izan zen gurea, paisaia osoa aldatuz, produktu industrial kutsakorrak nonnahi sartuz, gure hirigintza kaotikoki eginez… Ez gara Goierriko mendi txoko politean bizi. Gure ingurua degradatua da, industriala, urbanoa. Baina gurea! Maite dugu eta hemen bizi nahi dugu!

Azken urteotan asko eta asko izan gara COKEren aurka azaldu garen Meatzaldeko herritarrak. COKEren aurka Muskizen inoiz izan diren manifestazio jendetsuenak egin dira, kontzentrazioak, inoiz egin diren sinadura bilketa handienak. Ez al da argi gelditu COKEren aurkako jarrera errotua dagoela? Gizarteko sektore zabalen babesa duela? Bada udal politikoentzat ez; eta nahigo izan dute begiak itxi eta enpresa handien interesen aurrean makurtu, herritarren artean hainbeste kezka sortzen duen proiektuaren inguruko eztabaida publikoa sustatzea baino.

Hain zuzen ere hau zen COKEren aurkako plataforma azken garaiotan eskatzen ari zena: Martxoaren 1eko hauteskundeak baliatuz COKEren gaiaren gainean Muskizen erreferenduma egitea. Amerikako Estatu Batuetan ikusi dugu bere baitako estatuetan azken hauteskundekin batera erreferendumak egin direla. Hemen zergatik ez? Ez al gara nagusi GUZTION ARTEAN erabakitzeko? Betiko jauntxo, politikutxo eta kaciqueen eskuetan utzi behar al dugu gure ondorengoen geroa? ASKI DA! COKE EZ!

MEATZALDEA KALERA!

Osteguna, otsailak 12
19:30etan Udaletxeko atarian PLENORA

Ostirala, otsailak 13
19:00etan ITXIALDIA-eztabaida GAZTEGUNEAN

Larunbata, otsailak 14
12:00etan KONTZENTRAZIOA Kultur etxeko atarian

Orri Nagusia, Muskiz08-November-6 12:49 pm


Oso inguru kutsatuan bizi gara. Mende hasierako burdin meatokiek izugarrizko paisaia aldaketa sortu zituen. Ondoren fabrika handiak (Altos Hornos, Sefanitro, Nervacero, Seberia, Sana…) izan genituen. Gure herrien hazkundea azkarra izan zen eta ez genuen planifikazio urbanistikorik izan. Ez dugu udal ekipamendu askorik (parke, lorategi, mendi…) Eta orain aldiz infraestruktura handiek (AHT, SuperSur, errepideak…) gure mendiak estaliko dituzte. Baina guk gure herrietan garbi eta bizi kalitate duinarekin bizi nahi dugu.
Azken garaian Muskizetik dator zalaparta Petronorren eraiki nahi duten COKE PLANTAREN inguruan. Agintariek gure mesederako dela esaten dute, COKE ez bada egiten Petronor itxiko dela, lanpostuak galduko direla… KAKA ZAHARRA! Seguru dena da proiektu hauek betiko enpresari handien poltsikoak betetzeko balioko dutela. Josu Jon Imaz (Petronorreko lehendakaria) eta horrelako jendilajea heien negozietan segitzeko eginak direla.

Galdera da: Zer aportatuko dio COKE plantak Muskizeko herriari kutsadura eta gaixotasunez aparte?? Merezi al du XXI.mendean pertsonen bizi kalitatearen gainetik enpresen irabaziak jartzea??


Gure aukera argi: COKE EZ!! larunbateko manifan egongo gara.

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak, Muskiz06-November-29 4:31 pm

Gaur, 19:30ean hitzaldia egingo da Muskizko Kultur etxean.

Bertan Euskal Herriak Autodeterminazioa, erabakitzeko eskubidea gaia ardatz hartuko da.

Zure zain egongo gara! 

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak, Euskal Herria, Muskiz06-November-23 7:28 pm

Hitzaldia Muskizen


 

Orri Nagusia, Agiriak, Deskargatzeko, Muskiz06-November-8 10:52 am

Muskizko ezker abertzaleak argitaratzen duen herri aldizkaria. Bertan, udalean zein herriko gaien gorabeheren berri ematen digu. Oraingo honetan, PNVren entxufimos gogor salatzen dute, eta Muskizen egin nahi dituzten etxebizitzen inguruan informazioa zabaldu eta auzokideek aurkeztu dituzten alegazioak azaltzen dituzte.
Gehiago irakurtzeko, deskargatu aldizkari osoa pdf formatoan!. 

indimedyari esker, pdf-an jeitsi ahal dozu irakurtzeko. Jeitsi!

 

Orri Nagusia, Muskiz06-October-25 4:32 pm

Gaur eguerdi aldera Ertzaintza sartu da miaketa egiten Muskizko Hariztkanda kultur elkartean. Herenegun hasi zen Guardia Zibila Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko hainbat elkarte eta herriko tabernatan "inbentarioa" egiten, espainiar Auzitegi Gorenaren aginduari jarraiki. Atzo Ertzaintzak hartu zuen lekukoa, eta gaur ere indar polizial hori ari da miaketak egiten.

Muskizen PNVko alderdiko jendea oldartu zaio Herriko Taberna aurrean zegoen jendeari, eta probokatu nahi izan diote bertara protestatzen hurbildu direnei.

Hainbat lekutan, istiluak sortu eta  zaurituak ere eragin dituzte. Indar polizial honen jarrera begibistakoa da, ezker abertzalearen kontra eta Madriletik aginduta handitasun eta probokazioa nagusi denean txapelgorrien aldetik.

 

 

Orri Nagusira Itzuli