Orri Nagusia, Presoak Etxera, Euskal Herria09-May-26 11:43 pm

18/98 auziko epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak. Joxemi Zumalabe atalean epaitutako zortzi lagunak eta Orain atalaren barruan epaitutako Natale Landa absolbitu egin ditu, eta gainerako guztiak (38 auzipetu), zigortu. Hauek dira absolbitutakoak: Mikel Aznar Res, Iñaki O’Shea Artiñano, Sabino Ormazabal Elola, Mikel Zuluaga Uriarte, Olatz Altuna Zumeta, Fernando Olalde Arbide, Alberto Frias Gil eta Mario Zubiaga Garate batetik, eta Natalale Landa Hervias, bestetik. Gainerako guztientzako 290 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri du guztira Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nazionalak jarritako zigorrak arinduta. Auzitegi Nazionalak 525 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zuen 18/98 auzian.

(more…)

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak09-April-22 5:40 pm

Esta semana el vecino y preso político de Ortuella Patxi Gomez Lopez cumple 20 años en prisión. Dos decadas que le han llevado a conocer las prisiones de alcala, herrera de la mancha, cuenca, santoña, basauri y palencia.

Dos decadas también para familiares y amigos que se han visto obligados a recorrer miles de kilómetros poniendo en riesgo sus vidas semana tras semana, como si de una ruleta rusa se tratase.
Hace 20 años Patxi fue detenido por la policia nacional, incomunicado, torturado y encarcelado. Conocio de primera mano los primeros pasos de la puesta en marcha de la dispersión.
Entonces y ahora estaba claro porque se ponía en marcha esta medida. El PSOE con la siempre fiel y inestimable colaboración del PNV buscaban dividir al colectivo, destruirles física y psicológicamente, a ellos y a sus familiares.

20 años después queda claro que los objetivos marcados por el gobierno español han causado mucho sufrimiento pero no han dado sus frutos y esta política ha sido rechazada a nivel mundial, llegando la ONU ha reprobarla como herramienta represiva.

El 14 de junio de 2006, Patxi debería de haber sido puesto en libertad al haber cumplido su condena, pero no fue así. Un estado que presume de no contar con la cadena perpetua en su codigo penal la aplica de facto contra el colectivo de presos políticos vascos.

Junto a Patxi son ya 40 los presos políticos que han visto alargada su condena.
La cadena perpetua es una medida tan excepcional que en la practica, aquellas personas que en el seno de la UE(unión europea) han sido condenadas a sufrir carcel de por vida raramente han sobrepasado los 20 años.

Gonzalez, Mujica Herzog, Corcuera antes o Rubalcaba, Zapatero o Lopez ahora han creado un verdadero Guantánamo, al no ver conseguidos sus objetivos han optado por endurecer su estrategia, quieren que se mueran en las carceles!!negando la libertad de los presos con enfermedades graves e incurables, negando la libertad a los presos que como Patxi han cumplido su condena, aislandoles cada vez mas, ….UTILIZÁNDOLOS COMO VERDADEROS REHENES POLÍTICOS!

Ante esta grave situación exigimos:

-    La inmediata puesta en libertad de los presos con enfermedades graves e incurables.
-    La inmediata puesta en libertad de nuestro vecino Patxi y de todos los presos que han cumplido su condena y se encuentran en prisión.
-    La inmediata repatriación del colectivo de presos políticos vascos dueños de todos sus derechos

Y hacemos también un llamamiento a redoblar fuerzas, a adquirir compromisos en defensa del colectivo de presos y a acudir a la manifestación que mañana partira de la BBK de Ortuella a las 19.30 de la tarde.

ASKI DA!
PATXI ETXERA!!

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Agiriak, Deskargatzeko, Euskal Herria09-March-11 5:51 pm

"Orain dena kantatuko duzu, mangera bat sartuko dizugu ipurdiko zulotik"

Manex Castro Villabonako gazteak Ertzaintzaren eskuetan igarotako bost egunen gaineko testigantza publiko egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.
Etengabeko mehatxu eta presioak agertzen dira bertan.
(more…)

Orri Nagusia, Presoak Etxera08-November-28 10:50 am

Manifestua

Biziarteko zigorrik ez! Heriotza zigorrik ez!

Jetsi manifestua
Espainiar eta Frantziar espetxeetan sakabanatuak dauden 750 preso politikoak benetan egoera kezkagarrian daude gaur egun, espresuki beraien aurka mantentzen den espetxe politika krudelaren ondorioz.

Giza eskubideen ukazioa eguneroko ogia da espetxeetan. Preso politikoak pertsona bezala suntsitu nahi dituen politikarekin jarraitzen dute bi gobernuek, presoak bakartuz, komunikazioa zailduz, oinarrizko eskubideak zangopilatuz. Azken urteetan euskal preso politikoei begira hartzen ari diren neurriek ere berdina erakusten dute, biziarteko espetxe zigorra eta gaixo larriei ezarritako heriotza zigorra izanik bere espresiorik gordinenak. Nola ulertu bestela minbiziak jota dauden presoak espetxean mantentzea? Nola ulertu bestela 20 urteko espetxe zigorra betea duen presoari bere kondena beste 10 urtez luzatzea? Helburu argiak dituzte euskal preso politikoen aurka hartzen ari diren salbuespeneko neurriek.

Baina neurri hauek ez daude soilik espetxeetara begira martxan jarriak. Presoarekin batera bere senide eta lagunak daude zigortuak, astero milaka kilometro egitera behartuak. 40 minutuko bisita bat egiteko orduak eta orduak errepidean pasatu beharrak agerian uzten du sakabanaketa politikaren krudelkeriaren neurria. Sakabanaketak presoen senideei ondorio ekonomiko eta fisiko nabarmenak eragiten dizkie, kilometro guzti hauek egiteak suposatzen duen arriskuaz gain. Ondorio larriena heriotza da, errepidean bizitza utzi dute 16 senideek erakusten duten bezala.

Adibide gehiago aipa genitzake, beti ondorio berdinera iristeko: Euskal preso politikoek eguneroko jazarpena bizi dute giltzapean.

Egoera honen arduradun zuzenak diren espainiar eta frantziar gobernuei ondorengo eskaria luzatzen diegu:

- Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak berehala askatu ditzatela.

- Biziarteko zigorra ezartzeko neurriak bertan behera utzi ditzatela: Kondena betea duten presoak kaleratuz eta kalean daude preso ohiak bakean utziz.

- Euskal presoak euskal herriratuak izan daitezela, sakabanaketa eta bakartze politikarekin amaituz.

Beste dei bat luzatu nahi diogu euskal jendarteari. Herritarren inplikazioarekin eta lanarekin soilik lortuko dugu helburu hauetara iristea. Lan asko egin da urte hauetan guztietan, baina egoerak larria izaten jarraitzen du eta asko dugu oraindik egiteko.

Bide honetan euskal preso politikoen eskubideen alde urtarrilaren 3an Bilbon burutuko den nazio manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu hemendik.

SINATU HEMEN!

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak08-November-26 2:30 pm

Iñako trasladatu dute. Zapatuen Valdemorora eraman zuten. Lehenengo gradua eta 10.artikulua aplikatuta, isolamenduan egongo da Valdemoron ere.

Iñako ha sido trasladado a la prisión de Valdemoro. Le han aplicado el 1. grado y el artículo 10, por lo  que le mantendrán en continuo aislamiento.

 

Helbide berria;
iñaki Lizundia Alvarez
Módulo 6
Ctra. Pinto- San Martín de la Vega, km.5
28340 VALDEMORO

Valdemoroko espetxea, Ortuellatik 435 kilometrotara dago, eta bere lagun eta senideak 8,30 ordu behar dituzte bera ikusteko.

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak08-October-21 4:58 pm

Angelillo, egun, Draguignan-eko espetxean dago, Ortuellatik 945 kmtara, gutxi gorabehera 18 orduko bidaia egin behar dute bere lagun eta senitartekoak berarekin 80 minutuz egon ahal izateko.

Bere helbidea:
Angel López Anta  22146
Euskal Preso Politikoa
Draguignan Centre de detention
395av. Pierre Brossolette
BP 297 83.308 Draguignan cedex

 

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak 4:54 pm

Patxi, egun, Dueñaseko espetxean dago, Ortuellatik 263 kmtara, gutxi gorabehera 5 orduko bidaia egin behar dute bere lagun eta senitartekoak berarekin 40 minutuz egon ahal izateko.

Bere helbidea:
Patxi Gómez López   
Euskal Preso Politikoa
Carretera local p-120
C.P. La Moraleja M-4
34120 Dueñas - Palencia

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak 4:47 pm

Iñako eta Sotoko espetxean dauden beste Euskal Preso Politikoak isolamendutik ateratzeko eta beraien eskubideak aldarrikatzeko "txapeo" protesta bati ekin diote. Hau da, uko egiten diote ziegatik ateratzeari isolamenduan mantentzen dituzten bitartean.

Sotoko espetxea 376 kmtara dago, eta bere senide eta lagunak gutxi gora behera 8 orduko joan-etorriak egin behar dituzte berarekin 40 minutu egoteko.

 Iñako, Angelillo, Patxi eta beste Euskal Preso Politiko guztiak etxera!!

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Presoen helbideak08-October-20 5:49 pm

Joan den astean Iñako Frantziatik Españara ekarri zuten, momentuz 6 hilabetetarako. Madrilgo Sotoko espetxera ailegatu denetik isolamenduan mantendu dute, eta antza denez egoera horretan mantentzeko asmoa agertu dute espetxeko harduradunek.Ematen duenaren arabera, Iñako kastigatu nahi dute nola edo hala….

Iñakoren eskaera oso sinplea da, eta halan helarazi dio espetxeko zuzendariari,hau da, beste preso politiko batekin batzea, eta isolamendutik ateratzeko, beste presoen egoera berdinean jarriz.

 Euskal Presoak Etxera! Iñako, Angelillo, Patxi eta beste guztiak etxera!!! 

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Euskal Herria08-October-17 9:26 am

Pamplona 10 de Octubre del 2008 Irunean

Como ya os habréis enterado, este último mes y medio ha sido para nuestra familia de una
dureza difícil de imaginar hasta en el peor de los sueños.
Empezamos mal el año 2008, con mi operación de rodilla, mi posterior diagnóstico de cáncer
de próstata, pero lo realmente duro ha sido lo que nos ha sucedido a partir del 24 de Agosto.
Este día, de madrugada, allanaron nuestra casa. Eran los grupos antiterroristas de la guardia
civil, venían a por nuestro hijo Aritz con una orden del juez Grande Marlasca. Tras casi cuatro
horas de registro minucioso se llevaron como armas terribles: el casco de la obra, un tirabeque
de cuando eran pequeños, camisetas, pantalones, dos ordenadores míos, mis discos duros, las
tarjetas de memoria de mis cámaras de fotos, algún pin, pegatina, 2 tomos de la colección
Euskal Herria y la Libertad y otro montón de cosas que nos devolvieron a las dos semanas.
No encontraron ningún otro tipo de armas ó explosivos, pero sí toda nuestra intimidad al
desnudo. Sacaron cientos de fotos a todos los rincones de nuestra casa. Ya saben, sino lo
sabían ya, que leemos, que vemos, que escuchamos, ¡ya, lo saben todo!
(more…)

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Euskal Herria08-September-24 9:14 am

Fernan, bart goizeko ordu batak aldera, Ortuellan dago berriro ere, 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean.
Ongi etorri Fernan!

 

Link zaharrak:

Fernanen aldeko mozioa.

Atxiloketaren berriak

Orri Nagusia, Presoak Etxera08-May-13 5:58 pm

Iñako Lizundia, hainbat hilabetetan espainako gartzeletan egon ondoren, Frantziara estraditatu dute gaur bertan.

Dispertsioarekin bukatu! Euskal Presoak Euskal Herrira! 

Orri Nagusia, Presoak Etxera08-May-9 12:15 am

Idei berritzailea eta ausarta. Askotan papera eta boligrafoa hartzeko gogo barik gabiltzalako, gutunazalik ez dugulako, edo ta idatzi ostean kajoi baten ahaztuta uzten ditugulako, ez ditugu nahi beste gutunik idazten. Fernandoren lagunek hori ekiditzeko martxan jarri dute blog txiki bat, berari idazteko. Blog horretan idazten dana, Fernandori helaraziko diote.

Animatu eta idatzi!!!
http://blog.fernandorb.com/

Orri Nagusia, Presoak Etxera08-May-8 7:09 pm

33/01 amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean atxekimendua emateko:

http://www.mundurat.net/ezdadelitu/

MANIFESTUA

Euskal Herriak Askatasuna behar du!

33/01, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean adierazi nahi dugu:

· Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

· Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

· Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak.

· Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta euskal herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua.

· Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

· Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da. Frantziako eta Espainiako estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako. Amnistiaren aldeko mugimenduak esparru bat eskaini dio eta eskaintzen dio herri honi, errepresioa salatu eta elkartasuna antolatzeko. Espazio bat, zeinetan gu geu ere, milaka herritar eta sektore legez partaide garen.

· Madrilgo auzitegi nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimendua epaitu nahi den honetan, gu geu ere epaituak sentitzen gara. Elkartasunerako eta errepresioaren salaketarako hamaika ekimenen partaide izan garelako eta aurrerantzean ere partaide izaten jarraitu nahi dugulako.

Honenbestez;

* Amnistiaren aldeko mugimenduak eskaintzen digun esparru horretan errepresioa salatu eta errepresaliatuekiko elkartasunean betidanik izan dugun konpromisoan berresten gara. Aurrerantzean ere gure ekarpena egiten jarraituko dugula adierazten dugu.
* Epaitua izaten ari den amnistiaren aldeko mugimenduari eta 27 auziperatuei gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diegu, Euskal Herrian beharrezkoa ulertzen dugun lan horretan jarraitzeko.
* Amnistia aldarrikatzen dugu. Epaiketa hau bezala, Euskal Herrian jasaten den eskubide urraketa eta salbuespen egoera ahalbidetzen duen errepresio estrategiaren amaiera aldarrikatzen dugu bi estatuen aurrean eta horretarako eraikiak dituzten salbuespen tribunal, lege nahiz aparatuen desagerpena beharrezkoa ulertzen dugu. Preso politikoen errekonozimendua eta bere eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu. Euskal Herriarentzat amnistia aldarrikatzen dugu. Presoen askatasuna eta iheslarien itzulera aldarrikatzen dugu, Euskal Herriak askatasunez erabaki eta bizi ahal izateko dituen arrazoi eta trabak gaindituak izateko bidean ezinbestekoa baita amnistia.

Orri Nagusia, Presoak Etxera08-February-27 12:53 pm

p022_f01.jpgPatxi 3/4ak beteak dituen hoietako bat da. Bera kasuan, ganera, kondena oso osorik betea du aspalditik.

De los 730 prisioneros políticos vascos, 169 han cumplido las 3/4 partes de la pena y 55 están en aislamiento

La actualidad política de Euskal Herria viene en gran medida marcada por la oleada represiva del Gobierno español, que en ocho meses ha practicado más de 200 arrestos incomunicados, mientras la situación en las cárceles españolas y francesas también sigue un rumbo acorde al que se vive en las calles. La cifra de 730 presos vascos lo deja bien claro.

  (more…)

Orri Nagusia, Presoak Etxera07-December-18 11:17 am

Aurten ere, ihazko moduan, Ortuellan presoen aldeko olentzeroa egingo dugu. Ankapaluak, gaztain erreak, koplak, sagardoa… eta zelan ez, aldarrikapena!!!

Eta zuk, zer eskatuko diozu olentzeroari?… eskatu ba!!! 

(irudia handiago ikusteko sakatu ganean) 

 

 

 

 

Orri Nagusira Itzuli