Orri Nagusia, Trapagaran08-December-17 11:18 am
Trapagarango Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) datorren abenduaren 22tik 28ra ekimen ugari antolatu du, Trapagaranen ere, euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu eta Estatu espainiar eta frantsesaren errepresioa salatzeko. 

Trapagarango AAM-ren oharra:

-Trapagaranen 3garrenez: amnistia!

Aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusirik, eskaintza zabaltzea erabaki dugu; 2006an Amnistiaren Aldeko Eguna izan zen, iaz Asteburua eta aurtengoan Astea. Hilabetea izango al da datorren urtekoa?! ikusiko… 

-Egitarau zabala:

Abenduaren 22an, astelehenean, 19:00etatik aurrera hiru bideo proiektatuko dira Olaso jauregian; Euskal Preso Politikoek pairatzen duten espetxe politika azaltzeaz gain, euren aurka erabiltzen den guda psikologikoa salatuko da. Azken bideoak, Hautsitako Leihoak, Iruñerriko gazte batzuek atxiloketan jasan zituzten torturen lekukotasunak bilduko ditu.     

"Hautsitako Leihoa" proiekzioaren haritik dator asteartekoa; Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kide batek hitzaldia emanen du: Tortura Euskal Herrian.  Bertan, torturatua izatea zertan datzan eta poliziak zertarako erabiltzen duen jakinaraziko da. Hitzaldia Olaso jauregian izango da 19:00etan. 

Ostiralean, hileko azken ostiraletan egiten den kontzentrazioa burutuko da 20:00etan La Caixa aurrean. 

Larunbatean, asteko egun nagusienean. 19:00etan manifestazioa irtengo da udaletxeko plazatik. “BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRIK EZ, EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!” Manifestazioa Arkotxa plazan burutuko den ekitaldi batekin bukatuko da, bertan, eskualdeko euskal preso politikoen senide eta lagunak omenduko dira. 

Bukatzeko, bertso afaria izango da larunbatean 22:00etan Basetxe Gaztetxean. Eneko Abasolo "abarkas" eta Oihana Bartra arituko dira bertsotan. Bertara joan nahi duenak sarrerak eskuragarri ditu Maite, Ilargi eta Terraza tabernetan 12euroren truke. 

-Askatasuna helburu!

Amnistiaren Aldeko Aste honen helburua Estatu espainiar eta frantsesak darabilten errepresioa salatzea da:  

DISPERTSIORIK EZ!!

Duela 10 urte baino gehiago PNVk eta PSOEk diseinatu zuten eta dagoeneko 20 senidetik gora hil dituen dispertsio politika salatu nahi da.  

EUSKAL PRESOAK ETXERA!!

30 urteko espetxe zigorren ezarpenaren aurka egin nahi da. Zigorra bete duten presoen kaleratzea aldarrikatuz. Egoera honetan dagoen eskualdeko Patxi Gomez Lopez presoa gogora ekarrita. 

ASKI DA! UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!!

Azken hilabete eta asteotan espainiar eta frantziar estatuek izan duten errepresioaren gogortzea ere salatu nahi da. Kurtsoa hasi zenetik (irailetik) lau egunetik behin euskal herritar bat torturatua izan da. Komunikabide handiek, ETBk barne, ez dute honetaz deus esan. Atxilotuak sistematikoki torturatuak izaten direla dakiten arren, Jaurlaritzako alderdiek atxiloketak txalotzen dituzte eta ez dute ezer esaten/egiten. Protokoloek ez dute balio; egun, torturak dirau. Aski da!! 

Aldi berean, Urtarrilaren 3an Bilbon izango den Manifestazio nazionalera joateko deia egiten dugu; HERIOTZA ZIGORRIK EZ!! BIZI ARTEKO ZIGORRIK EZ!! 

Trapagarango Amnistiaren Aldeko Mugimendua  

Amnistiaren Aldeko Asteko egitaraua:

Ab22>ASTELEHENA

19:00etan olaso jauregian

BIDEO PROIEKZIOA+EZTABAIDA

PSICOLOGIA Y CONTEXTO SOCIAL

POLITICAS PENITENCIARIAS

HAUTSITAKO LEIHOA  

Ab23>ASTEARTEA

19:00etan olaso jauregian

HITZALDIA TAT-eko kideen eskutik

TORTURA EUSKAL HERRIAN 

Ab26>OSTIRALA

20:00etan "la caixa" aurrean

KONTZENTRAZIOA

DAGOZKIEN ESKUBIDEEN JABE, EUSKAL PRESOAK ETXERA! 

Ab27>LARUNBATA

19:30etan udaletxetik MANIFESTAZIOA

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRIK EZ

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

20:00etan arkotxa plazan EKITALDIA

22:00etan basetxe gaztetxean BERTSO AFARIA

Orri Nagusia, Trapagaran, Gazteria08-May-21 4:18 pm

Martxoaren 24an San Gabriel auzoko jaiekin batera Trapagarango I. lonjen eguna egingo da.

Herriko gazteak kaleetara ateratzea eta auzo txikietako jaiak berpiztea dira helburu nagusiak.
San Gabrielgo jaiak berritzeko playero festa egingo da!! Hondartza bat balitz bezala dekoratuko dira gaztetxea eta San gabrielgo txosna, welcome to Sanga´s beach!!

Arratsaldeko lonja poteoaren ondoren kontzertuak izango dira.

MIX6T (hip-hop reggae- gaztetxean)
+INFO: http://www.mix6t.com/publication/index.php3

SKASTI (San Gabrielen)

DJ BULL (San Gabrielen)
+INFO: http://www.djbull.net/

ETORRI PLAYERO JANTZITA!!

Orri Nagusia, Deskargatzeko, Trapagaran, Gazteria07-September-18 10:45 am

Trapagarango Basetxe Gaztetxetik PIKOTXA aldizkariaren zenbaki berria helarazi digute.

Bertan,  Irailaren 22an egingo duten I. Gazteegunaren artikulu zehatz bat topatu ahal dugu, baita egitaraua ere. Isturitzeko festetara txangoa, sexualitate desberdinen ausnarketa, deialdiak eta agenda eta poemak dira, besteak beste, zenbaki berri honetan topatu ahal duguna.

Deskargatu zure ordenagailura eta irakurri! 

Orri Nagusia, pegata, Trapagaran, Gazteria07-September-4 12:03 am

IRAILAREN 22AN, TRAPAGARANGO I. GAZTE EGUNA IZANGO DA.

Basetxe gaztetxeak antolaturik, egun osoan zehar ekitaldi desberdinak egongo dira.

 

KARTELA ETA EGITARAUA HANDIAGO IKUSTEKO, SAKATU GAINEAN.

Orri Nagusia, Trapagaran07-August-26 9:29 pm

Udalak herriko jaien kudeaketa enpresa pribatu bati eman izana gogor salatu dute Trapagaranen Jai parte hartzaile eta herrikoiak behar ditugula nabarmen azaldu dute Trapagarango txosna batzordeko kideek. Bestetik, Txosna Batzordeak gune duin bat izateko duen eskubidea ere aldarrikatu du, herrian guztiz integratua egon behar duena.

(more…)

Orri Nagusia, Agiriak, Gazteria07-August-3 5:55 pm

SEGI gazte erakundeak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko armatuari konponbidea eman diezaioken Autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenarekin bat egiten du. Proposamen honek, gatazkaren konponbideaz gain, gure helburua den independentzia eta sozialismoari aurrez aurre irekitzen dizkio ateak, independentzia gauzatzeko urrats garrantzitsu bat delarik. Independentzia da, egun gazteok jasaten dugun eskubideen zapalkuntza (etxebizitza eskubidea, euskaraz ikasteko eskubidea, emakumeon zapalkuntza…) gainditu eta bestelako jendarte bat (parekidea, kritikoa, elkartasunena oinarritua…)eraikitzeko dagoen alternatiba bakarra, gazte askez osatutako herri aske bat izango dena.

Beraz,autonomiak eta erabakitze eskubidearen proposamenak euskal gazteriari egiten dion ekarpena horixe da, gure helburua gauzatzeko lehen pausua ematea. Hontaz, proposamen hau Euskal Herriaren tresna bat behar du izan, beraz bide beretik euskal gazteriak bere tresna propio egin behar du, horregatik uda honetan zehar bideo hau Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu, jaietan txoznetan ipiniaz, herrietan bideo emanaldiak antolatuaz…

Ikusi, grabatu eta zabaldu!!!

SEGI GAZTE ERAKUNDE IRAULTZAILE INDEPENDENTISTA! 
YOU TUBE (Kalitate baxua)   MEDIA FIRE (kalitate ona)  GAZTESAREAN 
Orri Nagusia, Trapagaran, Gazteria07-July-10 10:41 am

Trapagarango Basetxe Gaztetxetik beraien aldizkariaren ale berria helarazi digute.

DESKARGATU HEMEN eta zabaldu!

Orri Nagusia, Udaletxea, Trapagaran07-July-4 4:19 pm

Bertan, Euskal jaien inguruko proposamenik egitea planteatzen da. Zuek proposamenik euki ezkero, hemen bertan (erantzunak kutxatxoan) idatzi ahal dituzue, eta guk  Euskara batzordearen teknikoari, Karlosi, helaraziko dizkiegu. Proposamenak egiteko azken eguna, uztailaren 22a.

Animatu eta proposatu!!!

 Azken Euskara batzordearen akta. (more…)

Orri Nagusia, Trapagaran07-February-21 1:30 pm
Azken asteotan Trapagaranen EAJ-PNV alderdiak guri buruz ipini dituen kartelek sorturiko zalaparta eta zurrumurrua argitu nahian ondorengoa ARGITU NAHI DUGU:

  1. 2006ko azaroaren erdialdean, pesekin entrenamenduak egin asmoz,  Trapagarango udalari Eskontrilla eskolako gimnasioa uzteko eskaria egin geniola.
  2. 2006ko abenduaren erdialdean, udalaren aldetik erantzunik jasotzen ez genuela ikusirik, telefonoz udaletxera deitu behar izan genuela. Bertan haien aldetik arazorik ez zegoela azaldu ziguten baina azken erabakia eskolak zeukala eta eskolako arduradunekin hitz egiteko esan ziguten.
  3. 2007ko urtarrilaren hasieran Escontrilla eskolara jo genuen. Bertako gorputz hezkuntza irakasleak gimnasioa erabiltzeko baimena ukatu zigun, gimnasioa hautsiko genuela aitzakiatzat erabili zuen, nahiz eta denok jakin eskubaloi taldeak urte luzez bertan pesa entrenamenduak egin dituela.
  4. 2007ko urtarrilaren erdialdean Escontrilla eskolako frontoia erabiltzeko eskaria egin genuen Trapagarango udalean. Oraindik orain erantzunaren zain gaude.
  5. Garai berean Trapagarango Itxaropena ikastolako polikiroldegia erabiltzeko eskaria egin genuen eta ikastolak bertan entrenatzen uzteko prezio eta baldintzak onartu genituen. 
  6. 2007ko otsailaren 1ean, dauzkagun beharren berri guri galdetu gabe EAJ-PNVk gure arazoari buruzko kartelak jarri ditu herrian.
  7. Gaur egun San Gabriel auzoko kaperan entrenatzen gabiltza.

 

Harrizulatzaileok USTE DUGU:
Duela 9 urte berreskuratu genuen harrizulatzaileen kirola, kirola izateaz gain geure herriaren nortasuna eta oroimen historikoa hertsik lotua dagoela.
Guk kirol honen alde xahutzen ari garen indar eta ahaleginarekin Trapagaranen izena eta izana Euskal Herrian barna lau haizetara zabaltzen ari garela.
Azken urteotan kirolak izan duen bilakaeraren ondorioz kirolarien prestakuntza zein kirol markak hobetzen ari garela eta ondorioz geure beharrak (azpiegiturak) ere handitu direla. 

 

Horregatik ondorengoa ESKATZEN DUGU:
  1.  Herriko alderdi politikoei kirol hau bultzatzen ari garen kirolari eta laguntzaile guztiei BEGIRUNEA.

  2. Udal hautetsiei beren duten ardura politikoari kasu egin diezaiotela eta daukagun arazoa konpon dezatela:
  • a. Trapagaranen pesekin entrenatu ahal izateko leku bat utz diezagutela.
  • b. Materiala (barrak, ontziak…) gordetzeko txoko bat utz diezagutela.
  1. Geure dinamika eta arazoez benetan interesatuta dauden alderdi politikoei harrizulatzaileei galde diezagutela.

 AURRERA TRAPAGARAN!!

TRAPAGARANGO HARRIZULATZAILEAK

ALDAI-ALDEKO HARRIZULATZAILEAK

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-December-19 8:17 pm

Hemen, Basetxeko Pikotxa aldizkaria daukazue zure esku, deskargatzeko.

Irakurri eta zabaldu! Azaroko Pikotxa eta Abenduko Pikotxa 

Orri Nagusia, Presoak Etxera, Deialdiak-mobilizazioak, Trapagaran06-December-12 5:02 pm

Trapagako amnistiaren aldeko mugimenduak gabonetarako ekitaldi bereziak prestatu ditu.
Hona hemen egitaraua eta kartela.
Animo eta parte hartu!

 
19:00etan Mania Euskal Errepresialatu Politikoak Etxera!! udaletxeko plazatik eta ekitaldia Arkotxa plazan. Ondoren, poteo errebindikatiboa.
22:00etan Afaria Gaztetxean, eta afalostean, saio berezia idazle, preso ohi eta bertsolarien eskutik:"Ez gaude oporretan…
Preso eta iheslarien hitzak"
Afarirako txartela, ohiko lekuetan salgai 12 eurotan.

Orri Nagusia, Gazteria, Deialdiak-mobilizazioak, Trapagaran, Gazteria06-November-29 7:25 pm

Hauxe da Trapagarango gaztetxeko gazteek geure gain hartu dugun erronka. Azken garaiotan gaztetxearen inguruan sortu den indar metaketa ikusirik eta bertako gazteriaren antolakuntza txukunaz jabeturik, herri mailan oihartzuna izango duen ekimen zabal bat martxan jartzea erabaki dugu, TRAPAGARANGO GAZTE EGUNA alegia.

Zer da GAZTE EGUNA?

(more…)

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-November-22 10:03 am

Iragan larunbatean Areatzako gazteriaren aurka herri kirol desafioa jolastu genuen Trapagaranen, ostean kalejira eta bertso afaria izan ziren gaztetxean. Ekitaldi hau antolatzeko orduan dudarik gabe eredugarria izan da gazteria euskaldunak erakutsitako antolakuntza eta buruturiko lana. ZORIONAK TRAPAGARAN! (Eskerrik asko sukaldeko ekipoa, muntaian ibilitakoak, elektrizitatea, bideoa egin zenutenak, Areatzako gazteria, musikariak, bertsolariak…).

Orain arte pentsatu ezina zen larunbatean ikusitakoa. Desafioan zein kalejiran bildu zen jende kopurua esanguratsua izan zen eta nabarmentzekoa da bertaratutakoen artean sorturiko giro jator eta euskalduna. Izan ere, jakina da gure herria ez dela batere euskalduna baina larunbatean zuen ahalegin eta izerdiaz amets bat bizi izan genuen: TRAPAGARAN EUSKALDUNA.

Horrek erakusten digu ekinez posible dela ametsa errealitate bihurtzea. Horretan ari gara eta bidea nekeza bada ere, pausoz pauso, urratsez urrats, lortuko dugu mendebaldeko euskal basamortuan eraikitzen ari garen oasi txiki hau itsaso urdin eta bizi bilakatzea. Larunbatean herri kiroletan Areatzak irabazi gintuen baina errealki Trapagaranek irabazi zuen, ez baitago geure herriko gazteria geldituko duen indarrik. Gu hurrengo apustuetarako prest gara. Eta zeu?

Biharko Trapagaran euskaldunaren bidean, Euskal Herri batu eta askean.

Trapagarango Basetxe gaztetxea.

Argazkiak (handiago ikusteko, sakatu gainean)

Orri Nagusia, Deialdiak-mobilizazioak, Trapagaran06-November-15 4:00 pm

Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazio eguna deitu du heldu den azaroaren 16rako, azkenaldian izan diren “erasoak” salatu eta Euskal Herriarentzat baldintza demokratikoak aldarrikatzeko.

“Eraso guztiak gelditu. Baldintza demokratiko guztiak Euskal Herriarentzat”
lelopean mobilizazio eguna deitu du amnistiaren aldeko mugimenduak hilaren 16rako. Egun horretan bertan, hain zuzen ere, Jarrai-Haika-Segi auziko epaien aurkako helegiteak aztertuko ditu Madrilen Epaitegi Gorenak.

Meatzaldean, TRAPAGARANen izango da mobilizaioa, arratsaldeko 8etan La Caixaren aurrean.

 

Orri Nagusia, Gazteria, Trapagaran, Gazteria06-November-9 12:16 am

Bizkaiko mendebaldean, burdin meatokien bihotzean kokatzen den herria dugu Trapagaran, nekazarien aitzur kolpez zein meatzarien barrena zartadaz zaildutako herria.

Azken hamarkadetan ikastolak eta irakaskuntza publikoak gazteria euskaldundu badu ere, geure herria ez da euskalduna. Horregatik gazteok makina bat arazo baditugu egunerokotasunean euskaraz bizitzeko, euskal kulturako erreferenteak ezagutzeko zein oro har euskal munduan murgiltzeko, mundu hau ez baita geure inguruan kasik existitzen. (more…)

Orri Nagusira Itzuli